Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Albisteak

Martxan da berriro Bertsosarrerak.eus ataria

Martxan da berriro Bertsosarrerak.eus ataria

2021/11/12

[EGUNERAKETA] Arazo teknikoak izan dira, eta ondorioz, sarrerak erosteko webgunea etenda egon da goizean zehar. Konpondu dira arazo teknikoak eta sarrerak eskuragarri daude jada.

Martxan da berriro Bertsosarrerak.eus ataria - Gehiago irakurri

Leitzak hartuko du txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, igandean

Leitzak hartuko du txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, igandean

2021/11/10

Bertan argituko da Iruñeko finalean ariko diren zortzi bertsolarien behin-betiko zerrenda. Herriko kiroldegian izango da Leitzako saioa, igande honetan, azaroak 14, 17:30etatik aurrera. Sei bertsolari ariko dira kantari: Joanes Ilarregi, Eneko Fernandez, Sarai Robles, Xabier Silveira, Julen Zelaieta eta Iker Gorosterrazu. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, aurretik Eneko Lazkozek eta Julio Sotok egin bezala. Puntuazioak erabakiko ditu beste bost finalistak.

Leitzak hartuko du txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, igandean - Gehiago irakurri

Julio Soto ere sartu da finalera, Berriozarko saioa irabazita

Julio Soto ere sartu da finalera, Berriozarko saioa irabazita

2021/11/06

200 lagun elkartu dira Berriozarko Entzunaretoan, txapelketako bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Josu Sanjurjo, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Mikel Lasarte, Saioa Alkaiza eta Julio Soto. Azken horrek eskuratu du puntu gehien, eta azaroaren 28ko finalerako sailkapena eskuratu du, pasa den astelehenean Eneko Lazkozek eskuratu bezala.

Julio Soto ere sartu da finalera, Berriozarko saioa irabazita - Gehiago irakurri