Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Enaitz Zestauk, Kattin Madariagak eta Eneko Fernandezek irabazi dituzte IV. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak

2023/12/19

Denera, 35 egilek hartu dute parte aurtengo lehiaketan, 44 lanekin, hiru kategoriatan banatuta. Aimar Sagastibeltzak, Joseba Beltzak eta Saioa Mitxelenak osatu dute epaimahaia, Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatuta.

Zabalik da Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketan sormen lanak aurkezteko epea

2023/09/11

Laugarren urtez jarraian antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurreko hiru edizioetan bezala, hiru kategoria izango dira parte hartzeko, hiruna sarirekin. Azaroaren 30era bitarte izango da lanak entregatzeko epea.

Iraun Zestauk, Kattin Madariagak eta Ander Fuentesek irabazi dituzte Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak

2022/10/14

Guztira, 39 egilek hartu dute parte aurtengo lehiaketan, 43 lanekin, hiru kategoriatan banatuta. Amaia Telletxeak, Joseba Beltzak eta Saioa Alkaizak osatu dute epaimahaia, Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatuta.

Albiste gehiago