Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Zer da Iruñeko Bertsopaper Lehiaketa?

Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin sortutako lehiaketa da Iruñeko Bertsopaper Lehiaketa. 2020an jarri zen martxan; ordura arte, Iruñeko Egile Berrien Lehiaketaren barruko kategoria zen bertsopaperena, poesia eta narratibarekin batera. Hortik aurrera, lehiaketa propioa du bertso idatzien adierazpideak.

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkartea dira lehiaketaren antolatzaileak.