Unai Gaztelumendi Arandia
Hasierako agurra
|
|
Maddi Aiestaran Iparragirre,
Unai Gaztelumendi Arandia
8ko nagusia
Urteak daramatzazue antzerkigintzan. Zuen azken antzerki-lanek ez dute hasierako arrakastarik izan. Zuk, Maddi, geldialdia egin nahi duzu. Unaik sortzen jarraitu nahi du.
|
|
Ane Beloki Lopez,
Unai Gaztelumendi Arandia
8ko txikia
Lagunak zarete. Zuk, Ane, askotan laga diozu zure kotxea Unairi. Orain dela gutxi, Unaik kotxea erosi du, eta, eskatu izan diozunean, ez uzteko aitzakiak baino ez dituzu jaso.
|
|
Unai Gaztelumendi Arandia
Ganbarako lana
Bukatu duzu. Eskuak odolez blai dituzu.
|
|
Aratz Igartzabal Bidegain,
Unai Gaztelumendi Arandia
10eko txikia
Kuadrillakoak zarete Unai eta Aratz, eta lagun bat ezkontzekoa da. Gonbidapenean, trajez edo etiketaz jantzita joateko agintzen dizuete.
|
|
Unai Gaztelumendi Arandia,
Oier Aizpurua Olaizola
Lauko handia
Zeramika-ikastaro batean eman duzue izena. Lehen eguna duzue gaurkoa.
|
|
Unai Gaztelumendi Arandia
Bukaerako agurra
|
|