Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Donostia

Finala

Laguntzailea:

Donostiako Udala 2019

Puntuazio taula

8H 8tx punt-eran 10tx bakarka 6motz puntuka kartzela Guztira
Beñat Gaztelumendi Arandia 113.50 113.00 111.50 123.50 128.00 111.50 116.00 123.50 940.50
Agin Laburu Rezola 108.50 121.50 117.50 117.50 112.00 117.00 121.00 101.00 916.00
Alaia Martin Etxebeste 114.00 113.00 110.00 120.50 118.50 576.00
Nerea Elustondo Plazaola 117.00 117.50 105.00 114.00 112.00 565.50
Oihana Iguaran Barandiaran 115.00 107.00 101.50 119.50 117.00 560.00
Ane Labaka Mayoz 104.50 107.00 102.50 122.50 115.50 552.00
Beñat Lizaso Alberdi 106.00 106.50 112.50 116.00 100.00 541.00
Jon Maia Soria 105.50 101.00 103.50 105.00 118.00 533.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Jon Maia Soria Hasierako agurra
Agin Laburu Rezola Hasierako agurra
Nerea Elustondo Plazaola Hasierako agurra
Alaia Martin Etxebeste Hasierako agurra
Beñat Lizaso Alberdi Hasierako agurra
Oihana Iguaran Barandiaran Hasierako agurra
Ane Labaka Mayoz Hasierako agurra
Beñat Gaztelumendi Arandia Hasierako agurra
Jon Maia Soria , Agin Laburu Rezola 8ko nagusia

Biok lan egiten duzuen enpresan, lehen sorospeneko ikastaro bat antolatu dute lanorduetatik kanpo. Zuk, Jon, ez duzu ikastaroan parte hartzeko asmorik. Aginek, ordea, izena eman du.

Nerea Elustondo Plazaola , Alaia Martin Etxebeste 8ko nagusia

Haurdun zaudete biok. Zuk, Nerea, haurdunaldiari eta haurrei buruzko liburu eta aldizkariak irakurri eta irakurri daramatzazu azken hilabeteak. Alaiak ez du bakar bat ere irakurri.

Beñat Lizaso Alberdi , Oihana Iguaran Barandiaran 8ko nagusia

Bikotea zarete. Eskiatzera joan nahi duzue, baina ez daukazue dirurik. Zuk, Beñat, gurasoei eskatu nahi diezu dirua. Oihanak, ez.

Ane Labaka Mayoz , Beñat Gaztelumendi Arandia 8ko nagusia

Urteak daramatzazue enpresa bateko zuzendaritzan lanean. Zuri, Ane, iruditzen zaizu zuzendaritzara heldutako belaunaldi berriek ez zaituztetela kontuan hartzen. Beñatek ez du halakorik uste.

Agin Laburu Rezola , Nerea Elustondo Plazaola 8ko txikia

Agin aita eta Nerea alaba zarete. Zuen etxean inoiz zaletasunik izan ez bada ere, zuri, Agin, Nerea alaba etorri zaizu boxeoan hasi nahi duela esanez.

Alaia Martin Etxebeste , Jon Maia Soria 8ko txikia

Zu, Alaia, okina zara. Iluntzero, ixteko ordua hurbiltzen denean, oparitu egiten dituzu sobran geratutako ogiak. Azkenaldian, Jon bezeroa zortziak bost gutxian sartzen da okindegian egunero.

Oihana Iguaran Barandiaran , Ane Labaka Mayoz 8ko txikia

Lagunak zarete. Kuadrillan EGUNEAN BEHIN aplikazioko taldea daukazue. Oihana, Anek ia beti hamar erantzunak asmatzen ditu. Gaizki pentsatzen hasita zaude.

Beñat Gaztelumendi Arandia , Beñat Lizaso Alberdi 8ko txikia

Gaztelumendi eta Lizaso lagunak zarete. Zuk, Gaztelumendi, zerbait esaten duzun bakoitzean, gaia edozein dela ere, Lizasok beti gehitu behar izaten du azken hitza.

Jon Maia Soria Puntuari erantzunak

Litxarreriak. 1. Umeen aitzakian / helduok barrura 2. Behin jaten hasiz gero / gelditu ezina 3. Ahoa gozatuaz / haginak hondatu

Agin Laburu Rezola Puntuari erantzunak

Langile autonomoak. 1. Ekintzaile izan nahi / eta zenbat traba 2. Zu zara langile ta / zu zara nagusi 3. Gaixorik egon arren / ezin utzi lana

Nerea Elustondo Plazaola Puntuari erantzunak

Kirol-arropa. 1. Orain modaren menpe / jarri da kirola 2. Poteorako janzten / dugu Gore Tex-a 3. Jantzi arinak baina / prezio astuna

Alaia Martin Etxebeste Puntuari erantzunak

Tabernak. 1. Etxepeko tabernan / nolako zarata 2. Pozik joaten gara / juergan gabiltzala 3. Auzoari ematen / diote bizitza

Beñat Lizaso Alberdi Puntuari erantzunak

Angulak. 1. Iritsi da angulak / jateko garaia 2. Anguletan sekula / ibili al zara? 3. Jaki garestiak nahi / prezio merkean

Oihana Iguaran Barandiaran Puntuari erantzunak

Postalak. 1. Jasotzen genituen / eskuz idatzita 2. Kostata heltzen ziren / behar zen lekura 3. Whatsappek baino xarma / gehiago zeukaten

Ane Labaka Mayoz Puntuari erantzunak

Gabonsaria edo aginaldoa. 1. Gero ta gutxiago / banatzen dituzte 2. Inork jan nahi ez ditun / polboroi ugari 3. Errigora saskia / ez da hautu txarra

Beñat Gaztelumendi Arandia Puntuari erantzunak

Etxeko lanak. 1. Zenbatero garbitu / ohi duzu komuna? 2. Gaur egun inork ez du / erabiltzen plantxa 3. Zenbait aritzen dira / garbia garbitzen

Jon Maia Soria , Nerea Elustondo Plazaola 10eko txikia

Portuko langileak zarete. Arrantza-ontzi batean etorkin-talde bat ezkutatuta dakartela konturatu zarete.

Agin Laburu Rezola , Alaia Martin Etxebeste 10eko txikia

Duela egun batzuk zuen lagun batek bere buruaz beste egin zuen. Zuen inguruan, gertatutakoa ezkutatu nahian sumatzen duzue jendea.

Beñat Lizaso Alberdi , Ane Labaka Mayoz 10eko txikia

Bortxaketa bat jasan duen neska gazte baten gurasoak zarete. Zuen alabaren intimitatea zaintzen saiatu zareten arren, zuen etxe atarian telebista kamera ugari pilatzen dira egunero.

Oihana Iguaran Barandiaran , Beñat Gaztelumendi Arandia 10eko txikia

Pailazoak zarete. Oholtza izkinatik, aretoa pixkanaka betetzen ari dela ikusten duzue.

Jon Maia Soria Bakarka, gaia emanda

Eskultorea zara. Adineko jendearen bakardadea ikusarazteko, amona baten eskultura bat egin duzu. Ehunka lagun daude ilaran jarrita, zure eskulturaren ondoan argazkia ateratzeko zain.

Agin Laburu Rezola Bakarka, gaia emanda

Adingabeen zentro bateko arduraduna zara. Langileak behar dituzue baina inork ez du zuenean lan egin nahi.

Nerea Elustondo Plazaola Bakarka, gaia emanda

Janari-kontserbak egiten dituen enpresa txiki bat daukazu. Zuek egindako kontserben lote batean bakterio bat atzeman dutela-eta, zuen produktu guztiak merkatutik erretiratzeko agindua jaso duzu.

Alaia Martin Etxebeste Bakarka, gaia emanda

Askotan agertzen duzu zure iritzia publikoki. Zure jarduna dela eta, zure kontrako pintadak agertu dira.

Beñat Lizaso Alberdi Bakarka, gaia emanda

Azal beltzaranekoa zara. Euskal hiztun gehienek gaztelaniaz egiten dizute lehen hitza.

Oihana Iguaran Barandiaran Bakarka, gaia emanda

Bikotekide atzerritarra duzu. Oporrak dituzuen aldiro, haren familia bisitatzera joan behar izaten duzue.

Ane Labaka Mayoz Bakarka, gaia emanda

Haur jaio berri baten gurasoa zara. Berarekin egoteko. urtebeteko eszedentzia eskatu zenuen. Bi hilabete pasa dira, eta lanera bueltatzeko desiratzen zaude.

Beñat Gaztelumendi Arandia Bakarka, gaia emanda

Langabezia-saria kobratzen daramazu urte erdia. Lan-eskaintza bat jaso duzu, baina langabezia-saria baino gutxiago kobratuko duzu.

Agin Laburu Rezola , Beñat Gaztelumendi Arandia Sei puntuko motza

Urruneko planeta bateko biztanleak zarete. Zuen planeta suntsitzear dela eta, bizitzeko toki baten bila, Lurrera iritsi zarete. Zuri, Agin, planeta egokia iruditzen zaizu zuen espeziea bizitzeko. Beñat ez dago horren ziur.

Beñat Gaztelumendi Arandia , Agin Laburu Rezola Puntutan

Realaren eta Barçaren arteko partida ikustera etorri zareten bi futbolzale katalan zarete. Nahastuta, Anoetara joan beharrean, Illunbera etorri zarete.

Agin Laburu Rezola Kartzela

Esan eta esan aritu arren, ez entzunarena egiten dizute.

Beñat Gaztelumendi Arandia Kartzela

Esan eta esan aritu arren, ez entzunarena egiten dizute.

Jon Maia Soria Bukaerako agurra
Beñat Lizaso Alberdi Bukaerako agurra
Ane Labaka Mayoz Bukaerako agurra
Oihana Iguaran Barandiaran Bukaerako agurra
Nerea Elustondo Plazaola Bukaerako agurra
Alaia Martin Etxebeste Bukaerako agurra
Agin Laburu Rezola Bukaerako agurra
Beñat Gaztelumendi Arandia Bukaerako agurra

Albisteak

Beñat Gaztelumendi, 2019ko Gipuzkoako txapeldun

Beñat Gaztelumendi, 2019ko Gipuzkoako txapeldun

2019/12/14

Donostia Arena bertsozalez bete da gaur arratsaldean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean; Xabier Gaztelumendik jantzi dio txapela Beñat Gaztelumendiri entzuleen txalo artean; Agin Labururekin jokatu du buruz-burukoa Gaztelumendik.

Beñat Gaztelumendi, 2019ko Gipuzkoako txapeldun - Gehiago irakurri

Bertsolariak prest, larunbateko finalerako

Bertsolariak prest, larunbateko finalerako

2019/12/10

2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa larunbatean amaituko da, Donostia Arenan (Illunben) jokatuko den finalarekin. Gaur izan da finalaren prentsaurrekoa Donostiako San Telmo museoan. Bertan izan dira zortzi finalistak, Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariarekin eta Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura eta Euskarako zinegotziarekin.

Bertsolariak prest, larunbateko finalerako - Gehiago irakurri

Xabier Gaztelumendik jantziko dio txapela aurtengo irabazleari

Xabier Gaztelumendik jantziko dio txapela aurtengo irabazleari

2019/12/04

Urte luzetan borondatez egindako lan isila aitortu eta eskertu nahi dio horrela Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Xabier Gaztelumendik jantziko dio txapela aurtengo irabazleari - Gehiago irakurri

Finaleko zortzikotea, erabakita

Finaleko zortzikotea, erabakita

2019/12/01

Azken finalaurrekoa jokatu eta gero, erabaki da nortzuk izango diren Donostia Arenan (Illunbe) kantatuko duten zortzi bertsolariak.

Finaleko zortzikotea, erabakita - Gehiago irakurri