Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oñatin bukatuko da lehen itzulia, ostiralean

2024/05/14

Gipuzkoa Bertsotaneko lehen itzuliak azken saioa izango du ostiralean. Orduan ezagutuko dugu behin betiko sailkatuen zerrenda.

Manex Astigarraga nagusi izan da Mutrikun, eta Beñat Jauregi Anoetan

2024/05/10

Mutrikuko saioarekin, A multzoak bukatu du lehen fasea: gaur ezagutu ditugu sailkatuak. Behin betiko sailkatu zerrenda Oñatin ezagutuko dugu, datorren astean.

Aner Peritzek eta Odei Lopezek irabazi dituzte Idiazabalgo eta Getariako saioak

2024/05/09

Aner Peritz Manterola "Euzkitze" eta Odei Lopez Larrauri dira Gipuzkoa Bertsotaneko azken saioetako irazbaleak: lehena Idiazabalen eta bigarrena Getarian. Hurrenez hurren, honenbeste puntu batu dituzte: 332 eta 307. Bihar beste bi saio jokatuko dira: Mutrikun eta Anoetan.

Ari da osatzen lehen fasea

2024/05/07

Gipuzkoa Bertsotaneko beste lau saio ditugu asteon: Idiazabal eta Getarian ostegunean, eta Mutrikun eta Anoetan ostiralean. Datorren astean, Oñatiko saioarekin, bukatuko da sailkapen faseko lehen itzulia eta ezagutuko ditugu bigarren fasera sailkatuak.

Beñat Iguaranek eta Ane Zuazubiskarrek bildu dituzte puntu gehien Orion eta Legorretan

2024/05/03

Gipuzkoa Bertsotaneko beste bi saio jokatu dira gaur: Orion eta Legorretan. Lehengoko saioan, A multzokoa, Beñat Iguaran Amondarainek irabazi du, 316,5punturekin. Legorretakoan, B multzokoan, Ane Zuazubiskar Iñarrak, 361,5 punturekin.

Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi nagusi Altzon eta Zaldibian

2024/05/02

Gaur Gipuzkoa Bertsotanen beste bi saio jokatu dira Altzon eta Zaldibian. Lehenengoan Jon Gurrutxaga Urbietak irabazi du, 332 punturekin, eta bigarrenean Aitor Salegi Martijak, 324punturekin. Bihar beste bi saio jokatuko dira: Orion eta Legorretan.

Badator Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren astea

2024/04/30

Altzo eta Zaldibian egongo dira saioak maiatzaren 2an; Orion eta Legorretan maiatzaren 3an. Oraindik geratzen da sarrerarik Zaldibiako eta Orioko saioetarako.

Haizea Arana eta Maider Arregi nagusitu dira Zestoan eta Gabirian

2024/04/26

Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren jardunaldiak izan dira gaur Zestoan eta Gabirian. Haizea Arana Cardenalek eta Maider Arregi Markuletak bildu dituzte puntu gehien: 333 eta 360,5 hurrenez hurren.

Libe Goenagak irabazi du Eskoriatzako saioa

2024/04/25

Gaur jokatu da Gipuzkoa Bertsotaneko lehen saioa Eskoriatzan. Libe Goenaga Arrieta nagusitu da bertan. Bihar jokatuko dira hurrengo bi saioak, Zestoan eta Gabirian.

Ostegunean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

2024/04/23

Eskoriatzan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, apirilaren 25ean. Ostiralean, apirilaren 26an, beste bi saio jokatuko dira: Zestoan eta Gabirian. Zestoako saioko sarrera guztiak saldu dira.

Gipuzkoa Bertsotaneko talde teknikoak ezagutu nahi?

2024/04/17

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastear da. Bertsolariak dagoeneko ezagutzen dituzue, baina gai-jartzaileak eta epaileak ere badira txapelketaren parte. Beren lana ezinbestekoa da txapelketak aurrera egin dezan.

Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

2024/04/08

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.

Albiste gehiago