Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Badator Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren astea

2024/04/30
Altzo eta Zaldibian egongo dira saioak maiatzaren 2an; Orion eta Legorretan maiatzaren 3an. Oraindik geratzen da sarrerarik Zaldibiako eta Orioko saioetarako.

Gipuzkoa Bertsotaneko lehen astea bukatuta, bigarrena saioz betea dator. Altzon eta Zaldibian izango dira asteko lehen saioak, ostegunean; Orion eta Legorretan hurrengo egunean, ostiralean. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai: Zaldibiako saiorako eta Oriokorako sarrerak geratzen dira oraindik. Azken honetan, Orion, aforoa handitu dugu, aurretik sarrera guztiak agortu zirelako. Beraz, sarrerarik nahi baduzue, ibili bizkor! 

Bertsolari hauek ariko dira saioetan:

Maiatzak 2, Altzo:

Gai-jartzailea: Olatz Zuazubiskar

Maiatzak 2, Zaldibia:

Gai-jartzailea: Saroi Jauregi Aiestaran

Maiatzak 3, Orio:

Gai-jartzailea: Ane Ezenarro Beristain

Maiatzak 3, Legorreta:

Gai-jartzailea: Imanol Artola Arretxe "Felix"

Altzon eta Orion hauek izango dira epaileak: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez UgarteburuMikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibiliko da. Zaldibian eta Legorretan, aldiz, hauek izango dira:  Leire Beloki LizarraldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.