Finalean borondatezko lanean aritu nahi duzu?
Bertsozale Elkarteak laguntza behar du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaleko lanak gauzatzeko.
Abenduaren 20an Iruñean izango den finalean lagundu nahiko bazenu, eskertuko genuke.
Egun osoko lana izango da: goizeko lehen ordutik iluntzera. Bertsozale Elkarteak sarrera eta bazkaria eskaini eta istripu asegurua bermatuko dizkizu. Txanda gehienetan saioa jarraitzeko modua izango da, ez noski beste edozein entzuleren baldintza beretan. Adinez nagusia izan behar da izena emateko.
Horretarako, bete ezazu ondoko formulario hau.
