Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Parte hartzaileak

50 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan. Horiekin batera, 14 lagunek osatzen dute gai jartzaile taldea eta 21 izango dira epaile lanetan arituko direnak.

Bertsolariak

2022ko Txapelketa Nagusiko finalistek eta herrialde bakoitzeko txapelketetan sailkatuek dute aurtengo txapelketan parte hartzeko eskubidea. Guztira 50 bertsolarik hartuko dute parte.

Lehenengo fasean 42 bertsolari izango dira kantuan: 4 Arabatik, 10 Bizkaitik, 16 Gipuzkoatik, 7 Nafarroatik eta 5 Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoatik. Finalaurrekoetan aurreko edizioko finalistak sartuko dira eta txapeldunak finalean abestuko du.

Gai jartzaile taldea

Saioetako gaiak prestatzeaz gain, saioak aurkeztea ere talde honen ardura da. 14 kidez osatuta dago.

Epaile taldea

21 epailek osatzen dute edizio honetako taldea.