Sarrerak
Internetez eskuratu ahal izango dira sarrerak. Bazkidea bazara, gainera, onurak izango dituzu.
| Bazkideak | Ez-bazkideak | 18 urtera artekoak* | |
|---|---|---|---|
| Lehenengo Fasea | 12€ | 14€ | 8€ |
| Finalaurrekoak | 16€ | 22€ | 12€ |
| Finala | 36€ | 52€ | 24€ |
| Bonoa | 140€** |
* 2008tik aurrera jaiotakoak (2008 barne)
**Bonoa saio guztietarako da, finala kenduta. Guztira, 14 saio.
Onurak lortu nahi? Egin zaitez bazkide orain!
Sarrerak erosteko bideak:
- Internetez
- www.bertsosarrerak.eus atarian: Saio guztietako sarrerak eskuragai.
- Bertsozale Elkarteko bazkideek finaleko sarrera erreserbatuta izango dute ekainaren 17tik ekainaren 24ra bitartean. Ekainaren 25etik aurrera, erreserbatuta egoteari utzi eta gainontzeko zaleentzat ere salgai jarriko dira sarrerok. Edonola ere, txapelketa guztian zehar eta betiere amaitu ez badira, bazkide prezioan erosi ahal izango ditu bazkideak sarrerak.
- Txarteldegian
- Interneteko atariaz gain, saioetako sarrerak saioak jokatuko diren egunetan jarriko dira salgai txarteldegian; betiere, aurrez amaitzen ez badira.
Finala
Finaleko sarrerak ez dira zenbakituak izango; beraz, nahi den lekuan esertzeko aukera egongo da.
