Faseak eta sailkapenak
Hiru fasetan banatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: lehenengo fasea, finalaurrekoak eta finala.
Lehenengo fasea
42 bertsolari izango dira kantuan, herrialdeetako txapelketetatik sailkatutakoak. Sei bertsolariz osatutako zazpi talde egingo dira eta saio bakarrera lehiatuko dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera; puntu gehien batzen dituztenekin osatuko da finalaurrekoetara igaroko den taldea.
Finalaurrekoak
24 lehiatuko dira fase honetan: izena eman duten 2022ko zazpi finalista eta lehenengo faseko saioetatik sailkatu diren 17 bertsolari.
Bi itzuli izango ditu finalaurreko faseak: lau finalaurreko izango dira lehenegoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehitu egingo dira, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute. Taldeak aldatu egingo dira lehen itzulitik bigarrenera.
Finala
Zortzi bertsolari lehiatuko dira: 2022ko txapelduna eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako zazpiak. Hiru saiotan banatuko da ekitaldia: goizean zortzi bertsolariak jardungo dira eta zortzi bertsolariekin emango zaio hasiera arratsaldeko jardunari; azkenean, puntu gehien batu duten bi bertsolarien arteko lehiarekin emango zaio amaiera. Egun osoko jardunean puntu gehien eskuratu dituena izango da txapelduna.
