Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zornotza Bertso Oskola taldeak Arrigorriagarako txartela lortu du

2024/04/29
Atzo eguerdian Zornotzan jokatu zuten kanporaketa Larrabetzuko Itallen taldeak eta Zornotzako Bertso Oskola taldeak; azken honek lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea

Zornotzako kaleak girotu zituzten, domeka eguerdian, Larrabetzuko Itallen taldeak eta Zornotzako Bertso Oskola taldeak. Herriko taldeak lortu zuen maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetara sailkatzea. 

Saio bi jokatu zituzten taldeek, lehenengoa 12:00etan Tomasa tabernaren aurrean, eta bigarrena 13:30ean Urtza tabernaren aurrean. Giro ederrean eta herriko publikoaren aurrean jokatu zituzten saioak. Saioen ostean, bazkaltzera joan ziren talde bietako kideak. 

2024-04-28 Zornotza

Hurrengo saioa bariku honetan izango da, Iurretan. Azkenengo kanporaketa izango da, eta beraz, saio honen ostean, erabakita geratuko dira finalaurrekoak.