Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaiko Taldekakoa

Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua. Batez ere, bertsolari hasi berriei plazarako bidea erraztea, eta arrazoi desberdinengatik ohiko Txapelketan parte hartzeko motibaziorik ez daukatenei bestelako aukera bat eskaintzea. Horrez gain, antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile berrien sorrera ere bultzatuko da.  Eta zelan ez, eskualdeen arteko harremana sendotzea da asmoa.

Taldekakoaren ezaugarriak ondorengoak dira: txapelketa informala da, Bizkaia mailakoa eta taldekakoa (izenak berak dioen moduan). Talde bakoitzean, gutxienez, 6 lagun egon behar dira.

Artengoa bosgarren izango da, eta guztira 14 taldek parte hartuko dute, hau da, 80 parte hartzailetik gora. Egiturari dagokionez, bost kanporaketa izango dira, lau kanporaketa 3 taldekoak izango dira, eta kanporaketa bat talde bikoa izango da. Kanporaketa bakotean 3 saio labur jokatuko dituzte taldeek.  Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea sailkatuko da final egunera. Finalaren egunean, irailaren 12an, goizean finalaurrekoak eta bazkal ostean finala jokatuko dira. Finalaurrekoetan 5 talde arituko dira. Finala finalaurreko irabazleek jokatuko dute, eta irabazlea erabakiko da.