Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Saio bi jokatu ziren barikuan; Taket eta Far West taldeek lortu dute finalaurrekoetara sailkatzea

2024/04/15

Giro bikainean jokatu ziren barikuan Zallako eta Bilboko saioak. Lehenengoan Far West taldeak eta bigarrenean Taket taldeak lortu zuten maiatzaren 25ean jokatu diren finalaurrekoetarako txartela.

Taldekakoaren laugarren kanporaketa eguaztenean izango da Algortan

2024/04/12

Apirilaren 17an, eguaztenean, jokatuko da Taldekakoaren 4. kanporaketa Algortan. Eskualdeko “Karidadeko masokistak” taldea eta Lea Artibaiko “LeartiBai+” taldeak batuko dira, 19:00etatik aurrera, Algortako Salemen.

Bariku iluntzean izango ditugu Taldekakoaren hurrengo saio biak; Zallan eta Bilbon

2024/04/09

Apirilaren 12an jokatuko dira Taldekakoaren 2. eta 3. kanporaketak. Zallan, 18:30etik aurrera, “Far West” eta “Estropozu” taldeen arteko kanporaketa eta Bilbon, 19:00etatik aurrera, “Gaztetu ala hil” eta “Taket” taldeen artekoa.

Giro ederrean jokatu da lehengo kanporaketa; LauBuru taldeak lortu du finalaurrekoetara sailkatzea

2024/03/18

Barikuan jokatu zen, Gernika-Lumon, aurtengo Taldekakoaren lehenengo saioa Laukijjek eta LauBuru taldeen artean, eta azken honek lortu du maiatzaren 25ean jokatu diren finalaurrekoetarako txartela.

Barikuan, martxoaren 15ean, jokatuko da aurtengo Taldekakoaren lehenengo saioa

2024/03/13

Bariku iluntzean, Gernika-Lumon, batuko dira "LauBuru" eta "Laukijjek" taldeak, eta kanporaketako talde irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da.

Barikuan hasiko da Bizkaiko Taldekakoa!

2024/03/12

Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu nagusi Bizkaiko Taldekakoak. 2017an egin zen lehenengoz, eta aurtengoa laugarren edizioa izango da; 16 taldek eman dute izena, eta kanporaketa fasearen ostean, 9 talde sailkatuko dira maiatzaren 25eko finalera.

Albiste gehiago