Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Irudia

Taldekakoaren irudia Bizkaiko Bertsozale Elkartearen ideiatik abiatu zen, eta Malen Amenabar Larrañagak ilustratu zuen, lehenengo ediziorako.

Irudian hegazkinetik salto egin duen lagun taldea agertzen da, elkarri helduta. Taldekakoa ere hori da, txapelketara, emozioz, eta ondo pasatzera salto egiten duten lagun taldeak. Baina Taldekakora elkarren babesean joango gara, elkarrekin errazagoa baita plazara ateratzea, edo saioak antolatzea. Horregatik, eskutik helduta eta paraxutarekin ageri dira lagunak.

Salto egiteko prest?