Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

LeartiBai+ taldeak ere lortu du Taldekakoaren hurrengo fasera sailkatzea

2024/04/18
Atzo Algortan jokatu zen Taldekakoaren 4. kanporaketa eskualdeko, Karidadeko Masokistak eta LeaArtibai+ taldeen artean. Lea-Artibaiko taldeak lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea.

Giro ederrean jokatu zituzten atzo iluntzean Salem eta Azebarrin Taldekakoaren 4. kanporaketa honi zegozkion saio biak. Bertsolariek saio bietan egindako lanak kontutan hartuta LeartiBai+ taldeak egin du aurrera, eta maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela lortu du. 

2024-04-17 Algorta

Taldekakoan ohikoa izaten den moduan, taldeen arteko giroa izatea da garrantzitsuena, eta atzokoan giroa alaitzen laguntzeko akordeoiaren laguntza izan zuten. Bigarren saioa amaitutakoan, gainera, afari merienda egin zuten talde biek elkarrekin. 

2024-04-17 Algorta

Hurrengo saio biak zapatuan izango dira, bata Leioan eta Urdulizen, bestea.