Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Durangalduek eta Troiako zaldia taldeek ere lortu dute finalaurrekoetarako txartela

2024/04/22
Lagun giroan jokatu ziren zapatuan Leioako eta Urdulizko saioak. Lehenengoan Troiako zaldia taldeak eta bigarrenean Durangalduek taldeak lortu zuten maiatzaren 25ean jokatu diren finalaurrekoetarako txartela.

Aurrera doa Taldekakoa 2024, eta zapatu honetan, Uribe Kostan jokatu dira saio bi, bata Urdulizen eta Leioan, bestea.

Urdulizko saioan eskualdeko Pirata Bertso Eskolako kideak eta Durangaldeko Durangalduek taldekoak batu ziren. Txiberri eta Basartena tabernetan egin zituzten saio bien emaitzaren ostean, talde bisitariak lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea. Herriko publikoa lagun, giro ederrean egin zituzten saioak, eta puntutan jarduteko astia ere hartu zuten.

2024-04-20 Urduliz

 

Leioako saioan ere kanpoko taldeak lortu zuen Arrigorriagarako txartela. Kasu honetan eskualdeko Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako zaldia taldeen artean jokatu zuten saioa. Giroa freskoa izan arren, Sustrai Taberna eta AsuaBerri tabernen kanpoko aldean egin zituzten saio puntuagarri biak. Hirugarren saioan librean aritu ziren taldeak.

2024-04-20 Leioa

Hurrengo saioa, apirilaren 28an izango da, Zornotzan.