Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Domekan izango da Taldekakoaren hurrengo saioa, Zornotzan

2024/04/23
Apirilaren 28an, domekan, jokatuko da Taldekakoaren hurrengo kanporaketa Zornotzan. Bertako "Zornotzako Bertso Oskola" taldea eta Larrabetzuko "Itallen" taldeak batuko dira, eguerdiko 12:00etan Luis Urrengoetxea kalean.

Domeka eguerdirako plan ona prestatu digute Itallen eta Zornotzako Bertso Oskola taldeko kideek Zornotzan: taldekakoaren azken aurreko kanporaketa.

Kanporaketa kalean egiteko asmoa dute taldeek, Luis Urrengoetxea kalean zehar.

Kanporaketa honetako talde irabazleak, orain arteko irabazleen antzera, maiatzaren 25ean, Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela lortuko du.

Gozatu bertsoarekin!