Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Busturialdeko "Zapatilapeko txikliek" taldeak irabazi du azkenengo kanporaketa

2024/05/06
Bariku iluntzean Goiurian jokatu zen Taldekakoaren azken kanporaketa Durangaldeko "Urruxarrak" eta Busturialdeko "Zapatilapeko txikliek" taldeen artean. Azken honek lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea.

Goiurian jokatu zen aurtengo azken kanporaketa Durangaldeko Urruxarrak eta Busturialdeko Zapatilapeko txikliek taldeen artean. Saio bakarra egin zuten taldeek, eta nahiz eta publikoaren botua etxekoen aldekoa izan, talde bietako epaileek egin zuten Busturialdekoen alde, eta beraz, azken hauek lortu zuen maiatzaren 25eko finalaurrekoetara sailkatzea.

2024-05-03 Iurreta

Auzoko jaiak aprobetxatuta, giro ederrean, egin zuten saioa talde biek. 40-50 lagun artean batu ziren saioa ikustera. Esan bezala, etxeko taldeak lortu zuen publikoaren babesa, baina Busturialdekoek lortu zuten aurrera egitea.