Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Barikuan, martxoaren 15ean, jokatuko da aurtengo Taldekakoaren lehenengo saioa

2024/03/13
Bariku iluntzean, Gernika-Lumon, batuko dira "LauBuru" eta "Laukijjek" taldeak, eta kanporaketako talde irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da.

Bariku iluntzeko 20:00etan batuko dira, beraz, Gernika Lumoko LauBuru taldeko kideak eta Durangaldeko Laukijjek taldeko kideak, Gernika-Lumoko Harizpe txokoan.

Kasu honetan, taldeek horrela erabakita, saio bakarra jokatuko dute. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetara. 

Hurreratu saiora, zer entzun egoteaz gain, zer jan ere egongo da eta.