Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sestaon eta Igorren jokatuko dira hurrengo kanporaketak

2016/10/18
Urriaren 22an eta 23an jokatuko dira kanporaketak: Sestaon izango da zapatukoa, eta Igorren, domekakoa. Biak hasiko dira 17:30ean. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus orrialdean.

Udagoieneko faseko bigarren eta hirugarren kanporaketak jokatuko dira asteburuan. Zapatuan Sestaon jokatuko da saioa, eta domekan, Igorren. Biak izango dira 17:30ean.

 

Urriaren 22an, Sestaon, musika eskolako aretoan:

Bertsolariak, hurrengoak:

  • Arrate Illaro Etxebarria
  • Asier Galarza Garai
  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Josu Landeta Egurrola
  • Peru Vidal Gurrutxaga

Gai-emailea: Idoia Anzorandia Kareaga

 

Urriaren 23an, Igorren, Lasarte aretoan:

Bertsolariak, hurrengoak:

  • Arkaitz Zipitria Mendizabal
  • Beñat Ugartetxea Ostolaza
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga
  • Julen Erezuma Arzanegi
  • Malen Amenabar Larrañaga
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra

Gai-emailea: Begoñe Olabarria Astobiza

 

Saio bietan, hurrengoak izango dira epaileak: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga eta Itxaro Juaristi Olaetxea ariko dira.

Saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara; besteek, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Asteburuan kantatuko duten bertsolarien artetik, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Beñat Ugartetxea finalista izandakoak dira. Beste guztiak Udabarriko Fasetik sailkatu dira kanporaketetara.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus orrialdean. Saioen aurretik txarteldegietan ere egongo dira sarrerak; 16:00etan zabalduko dira.