Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Peru Vidalek irabazi du Berrizen Udabarriko Faseko lehen saioa

2016/04/10
Berrizko Kultur Etxeko aretoan aulki bat bere ez da geratu hutsik Udabarriko lehenengo saioan; giro ederrean joan da saioa.

Hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016. Berrizko Kultur Etxean izan da lehenengo saioa, eta aretoa bete-bete egin da. Aulki bat bera ere ez da hutsik geratu.

Saioko irabazlea Peru Vidal izan da, 178,25 puntugaz. Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Peru Vidal Gurrutxaga 178,25
  • Aitor Bizkarra Ruiz 176,75
  • Beñat Romero Maguregi 163
  • Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua' 159,5
  • Mikel Galartza Idirin 146,25
  • Iñaki Lersundi Arrizabalaga 130