Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Apirilaren 10ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016

2016/04/04
Formatu berria edukiko du Txapelketak; 56 bertsolarik eman dute izena Udabarriko Fasean.

Bizkaiko Bertsolari Txapeketa 2016 martxan dago. Apirilaren 10ean hasiko da Berrizen, eta abenduan jokatuko da finala.

Aurtengoa berrituta dator. Orain arte eskualdeko txapelketetatik sailkatzen ziren bertsolariak Bizkaiko Txapelketara. Aurten, eskualde bakoitzak bere ekimena antolatu du, eta izaera propioa hartu dute txapelketa horiek. Hori dela eta, fase bat gehitu zaio Bizkaiko Txapelketari: Udabarriko Fasea.

Egitura berrituarekin bertsolariek hasieratik edukiko dute beste bertsokide batzuekin kantatzeko aukera, baita beste plaza batzuetan kantatzekoa ere.

Hurrengoa izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016k izango duen egitura:

  • Udabarriko fasea: apirilean eta maiatzean
  • Udazkeneko fasea: urritik abendura

 

56 bertsolarik eman dute izena lehenengo fasean. Aipatu behar da eskualde guztietatik daudela ordezkariak, eta urte askotan parte hartu duten bertsolariak eta lehenengoz parte hartuko dutenak ere badaudela.

Webgune honetako atal desberdinetan topatuko dituzue Txapelketari buruzko xehetasun guztiak.