Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ander Elortegik irabazi du Bermeoko saioa

2016/04/17
Kafe Antzokian jokatu dute sei bertsolariek saioa; aretoa bete egin da, eta giro ederrean joan da saioa.

Bigarren asteburua izan da hau Bizkaiko Bertsolari Txapelketarentzat. Bermeoko Kafe Antzokian jokatu da bigarren kanporaketa, eta aretoa bete egin da oraingoan ere.

Saioaren irabazlea Ander Elortegi Garatea izan da. Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Ander Elortegi Garatea 179,25
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika 159,5
  • Aitor Arrutia Azkueta 153
  • Jone Larrinaga Dañobeitia 147,5
  • Imanol Arrutia Azkueta 132
  • Dani de Miguel Avecilla 94

Gaurko saioan gai emale beharretan Olatz Larrinaga Caballero aritu da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

Informazio gehiago webgune honetako Bermeoko saioko atalean.