Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Segura

Bigarren final laurdena jokatu da Seguran (Gipuzkoa).

Laguntzailea:

Segurako Udala

Puntuazio taula

8H 8T PE 10T Bakarka Guztira
Jon Martin 150.50 131.00 138.00 133.50 120.50 673.50
Nerea Elustondo 129.50 125.50 117.50 146.00 147.00 665.50
Beñat Iguaran 138.50 127.00 119.50 135.00 135.50 655.50
Ander Fuentes "Itturri" 122.50 131.50 121.00 134.00 120.50 629.50
Unai Gaztelumendi 119.00 127.50 120.00 126.50 127.00 620.00
Felix Zubia 121.00 114.00 102.00 125.00 132.00 594.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Unai Gaztelumendi Hasierako agurra
Nerea Elustondo Hasierako agurra
Felix Zubia Hasierako agurra
Ander Fuentes "Itturri" Hasierako agurra
Jon Martin Hasierako agurra
Beñat Iguaran Hasierako agurra
Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi 8ko nagusia

Eskolako jangelako langileak dira Unai eta Nerea. Harrituta daude ikasle askok bertan duten jarrera lotsagabearekin.

Felix Zubia, Ander Fuentes "Itturri" 8ko nagusia

Arrazoi politikoengatik, hogeita hamar urte daramatzate erbestean Felixek eta Anderrek. Ikusi dute egoera berean dauden batzuk sorlekura itzultzen ari direla.

Jon Martin, Beñat Iguaran 8ko nagusia

Asteburu oro irteten dira elkarrekin bizikletaz ibiltzera Jon eta Beñat. Joan den asteburuan txirrindulari bat harrapatu zuten bihurgunetik pasatu berri dira.

Nerea Elustondo, Felix Zubia 8ko txikia

Nerea eta Felix iluntzero ateratzen dira paseoan nor bere txakurrarekin. Gaur ere Nerearen txakur txikia zaunkaka hasi zaio Felixen dobermanari.

Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran 8ko txikia

Bi ezezagun dira Beñat eta Unai. Aireportuan daude, maletak jasotzeko zintaren ondoan, nor bere maletaren zain. Halako batean, Beñatek Unai ikusi du bere maletarekin joaten. Atzetik hurbildu zaio.

Ander Fuentes "Itturri", Jon Martin 8ko txikia

Ander langilea eta Jon nagusia dira. Ostirala da, eta Ander lan-jarduna amaitzear dagoela, hor etorri zaio Jon nagusia esanez azken orduko lan bat sartu dela eta bukatu arte geratu beharko duela.

Unai Gaztelumendi Puntuari erantzunak

Herrietako dendak / betiko itxita
Triste dago kalea / saltokirik gabe
Jaiegunetan ere / erosi beharra

Nerea Elustondo Puntuari erantzunak

Bizkaia, Zuberoa / ez daude aparte
Hizkuntzak batzen gaitu / legeen gainetik
Mugak haustea ez da / batere erraza

Felix Zubia Puntuari erantzunak

Oporrak etortzean / lasaitu ohi gara
Ederki egoten da / sofan tripaz gora
Hozkailua huts-hutsik / ta hautsa gainezka

Ander Fuentes "Itturri" Puntuari erantzunak

Igande goizerako / mendirako plana
Autoz igotzen dira / batzuk tontorrera
Zaborra uzten dugu / mendian botata

Jon Martin Puntuari erantzunak

Dantza egitea da / gauza atsegina
Fandango, arin-arin / regetoi ta rocka
Erritmoari eusten / saiatu beharko

Beñat Iguaran Puntuari erantzunak

Dirua, boterea / elkarri lotuta
Boterea lortzea / askoren helburu
Asko duenak ere/ asko du galtzeko

Unai Gaztelumendi, Ander Fuentes "Itturri" 10eko txikia

Bikotea dira Unai eta Ander. Elkarrekin hasi zirenetik jarri izan dute biek bikote-harreman tradizionala zalantzan. Gaur Anderrek Unairi esan dio harreman irekiagoa nahi lukeela.

Nerea Elustondo, Jon Martin 10eko txikia

Anai arrebak dira Nerea eta Jon. Gurasoak zaintzeko, txandak egiten dituzte. Joan den asteburuan Jonek ezin zuela-eta, Nerea joan zen gurasoak zaintzera Jonen ordez. Asteburu honetan ere, utzi ezineko zerbait suertatu zaio Joni.

Felix Zubia, Beñat Iguaran 10eko txikia

Lagunak dira Felix eta Beñat. Biek dute diabetesa, eta ezin dute gozorik jan. Izozki-denda baten aurretik pasatu direnean, Beñatek barrura sartzea proposatu dio Felixi.

Unai Gaztelumendi Kartzela

Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu.

Nerea Elustondo Kartzela

Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu.

Felix Zubia Kartzela

Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu.

Ander Fuentes "Itturri" Kartzela

Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu.

Jon Martin Kartzela

Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu.

Beñat Iguaran Kartzela

Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu.

Felix Zubia Bukaerako agurra
Unai Gaztelumendi Bukaerako agurra
Ander Fuentes "Itturri" Bukaerako agurra
Beñat Iguaran Bukaerako agurra
Nerea Elustondo Bukaerako agurra
Jon Martin Bukaerako agurra

Albisteak

Jon Martinek eskuratu du finalaurrekoetarako bigarren txartela

Jon Martinek eskuratu du finalaurrekoetarako bigarren txartela

2017/09/30

Hala, urriaren 28an Bastidan izango den lehen finalaurreko saiorako sailkatu da zuzenean. 700 bertsozaletik gora bildu da Segurako Baratze pilotalekuan eta oraindik, Segurak, bertsolaritzaren topagune izaten jarraitzen du eguna amaitu arte, Bertso Eskolen Egunari esker.

Jon Martinek eskuratu du finalaurrekoetarako bigarren txartela - Gehiago irakurri

Seguran eta Leitzan izango dira saioak asteburuan

Seguran eta Leitzan izango dira saioak asteburuan

2017/09/29

Bertsolari Txapelketa Nagusiak hitzordu bikoitza du asteburu honetan, Segura eta Leitzan jokatuko baitira bi final laurden. Sarrerak gaur 18:00ak arte izango dira salgai www.bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean leihatila 15:00etan zabalduko da.

Seguran eta Leitzan izango dira saioak asteburuan - Gehiago irakurri

Seguran eta Leitzan, egun osoko plana egiteko aukera

Seguran eta Leitzan, egun osoko plana egiteko aukera

2017/09/27

Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioak hartuko dituzten hainbat herritan, saioarekin batera ekitaldi osagarriak antolatuko dituzte. Horien artean, asteburuan Seguran Bertso Eskolen Eguna egingo da egun osoz eta Leitzan, berriz, "Harria. Maitasun istorioa" emanaldia eta Peru-Harrira bisita izango dira. Ez dira horiek txapelketako saioen inguruan antolatuko diren ekitaldi osagarri bakarrak, gehiago izango dira datozen asteotan.

Seguran eta Leitzan, egun osoko plana egiteko aukera - Gehiago irakurri

Segura eta Leitzara ailegatuko da Txapelketa Nagusia asteburuan

Segura eta Leitzara ailegatuko da Txapelketa Nagusia asteburuan

2017/09/27

Bertsolari Txapelketa Nagusiak hitzordu bikoitza du asteburu honetan, Segura eta Leitzan jokatuko baitira bi final laurden. Ander Fuentes "Itturri", Beñat Iguaran, Felix Zubia, Jon Martin, Nerea Elustondo eta Unai Gaztelumendi ariko dira Seguran eta Leitzan, berriz, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Oihana Bartra, Oihana Iguaran eta Unai Agirre.

Segura eta Leitzara ailegatuko da Txapelketa Nagusia asteburuan - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2017/09/30
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Segura
Tokia
Baratze pilotalekua