Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jon Maia Soria

Urretxu, 1972

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Tolosa

Jon Maia Hasierako agurra
Maddalen Arzallus, Jon Maia 8ko nagusia

Maddalenek eta Jonek betidanik nahi izan dute enpresaburu izan. Azkenean lortu dute beren ametsa. Ez da espero zuten pagotxa.

Eneko Lazkoz, Jon Maia 8ko txikia

Bikotea dira Jon eta Eneko. Gabonetarako asko falta den arren, Jon gaur etxera heldu denean, Eneko topatu du erosketen poltsatik turroi-tabletak ateratzen.

Jon Maia Puntuari erantzunak

Herri bakar batean / hamaika kultura
Aberasgarria da / desberdintasuna
Zenbat ezagutzeko / eta ikasteko!

Jon Maia, Xabat Galletebeitia 10eko txikia

Adineko pertsonak dira Jon eta Xabat. Egunero herriko jatetxe berean bazkaltzen dute mahai banatan eta bakarrik. Gaur Xabat Joni hurbildu zaio berarekin eser daitekeen galdezka.

Jon Maia Kartzela

Inoiz ez bezalako besarkada eman dizu aitak.

Jon Maia Bukaerako agurra

Durango

Jon Maia Hasierako agurra
Jon Maia, Oihana Iguaran 8ko nagusia

Lankideak dira Jon eta Oihana. Egunero joaten dira elkarrekin lanera autopistaz. Gaur, aste honetan hirugarrenez, trafiko pilaketak izan dituzte. Dagoeneko ordubete daramate geldi.

Iñaki Apalategi, Jon Maia 8ko txikia

Bikote hasiberria dira Iñaki eta Jon. Iñaki erlezaina da, eta gaur Jon erlauntzera eraman du, bere lana erakustera. Biak erlezain arropa janzten hasi dira, eta Jon dardaraka dago.

Jon Maia Puntuari erantzunak

Azkenekoz noiz joan / zinen museora?
Aditu izan gabe / gozatu daiteke
Artea ez ote da / bihurtu merkatu

Miren Amuriza, Jon Maia Sei puntuko motza

Kuadrillakoak dira Miren eta Jon. Hauen lagun batek apustu makinekiko menpekotasuna zuela eta, zorrotz zaindu dute luzaroan. Jonek Mireni esan dio hobeto ikusten duela eta badela garaia berriro konfiantza ematen hasteko.

Jon Maia Kartzela

Amaitu da ospakizuna. Dena jasotzen ari zara.

Jon Maia Bukaerako agurra

Amurrio

Jon Maia Hasierako agurra
Jon Maia, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia

Adinean gora doan bikotea dira Jon eta Nerea. Gazte garaiko argazki album bati begira daude. Joni iruditzen zaio garai batean iraultzaile zirenak kontserbadore bilakatu direla. Nerea ez dago ados.

Jon Maia, Jon Martin 8ko txikia

Maia bere autoaren derrigorrezko azterketa teknikoa egitera joan da. Martin aztertzaileak ordu-erdi darama begiratu hemen eta begiratu han, oharrak idatzi eta idatzi.

Jon Maia, Etxahun Lekue Puntutan

Zerbitzariak dira Etxahun eta Jon. Kongresu baten ondoren, jende artean dabiltza kanapeak eskaintzen. Sukaldetik atera orduko bukatzen dira guztiak.

Jon Maia, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia

Kuadrilla bereko bi emakume dira Beñat eta Jon. Gaur heldu zaie lehenengo aldiz mamografia egiteko gutuna.

Jon Maia Kartzela

Usaina sumatu, eta urduri jarri zara.

Jon Maia Bukaerako agurra