Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Etxahun Lekue Etxebarria

Larrabetzu, 1979

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Tolosa

Etxahun Lekue Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue 8ko nagusia

Kale-garbitzaileak dira Xabat eta Etxahun. Lanean ari direla, aurretik doanak garagardo-lata bat bota du lurrera.

Etxahun Lekue, Maddalen Arzallus 8ko txikia

Zinemagintza ikasi zuten elkarrekin Etxahunek eta Maddalenek. Etxahun zine zuzendaria da, eta Maddalen zine kritikaria. Etxahunen azken filmari buruz kritika zorrotza egin du Maddalenek.

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

Kutsatu ta kutsatu / noiz arte horrela?
Itsasoa daukagu / plastikoz beteta
Protokolo ugari / daude sinatuta

Etxahun Lekue, Eneko Lazkoz 10eko txikia

Sexu-hezitzaileak dira Eneko eta Etxahun. Orain arte nerabeekin aritu izan dira lanean. Gaur Etxahunek Enekori proposatu dio adinekoen egoitzetan ere hitzaldiak ematen hastea.

Etxahun Lekue Kartzela

Inoiz ez bezalako besarkada eman dizu aitak.

Etxahun Lekue Bukaerako agurra

Maule-Lextarre

Etxahun Lekue Hasierako agurra
Etxahun Lekue, Beñat Iguaran 8ko nagusia

Etxahunek eta Beñatek urteetan erabili gabeko lursail bat okupatu zuten beren herrian duela hamar urte baratze ekologikoa sortzeko. Orain, Herriko Etxeak, herri-lurra dela argudiatuz, bota egin nahi ditu.

Nerea Elustondo, Etxahun Lekue 8ko txikia

Herriko futbol-taldeko jokalariak dira Nerea eta Etxahun. Entrenamentuan Etxahunek emandako ostiko baten ondorioz, Nerea ez dago jokatzeko moduan. Gaurko partidan, Etxahunek jokatuko du Nerearen lekuan.

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

Joan den astean zen / ordu-aldaketa
Energia aurrezten / omen da horrela
Lehenago argitzen du / ilundu ere bai

Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue Sei puntuko motza

Senideak dira Etxahun eta Nerea. Hauen gurasoak ia herri osoari lana ematen dion lantegi baten jabeak dira. Nereak Etxahuni esan dio susmoa duela lagunak interes hutsez egoten direla biekin.

Etxahun Lekue Kartzela

Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu.

Etxahun Lekue Bukaerako agurra

Amurrio

Etxahun Lekue Hasierako agurra
Sustrai Colina, Etxahun Lekue 8ko nagusia

Etxahunen eta Sustrairen txoko edo elkarte gastronomikoan lapurretak izan direla-eta, segurtasun kamerak jarriko dituzte. Etxahun ados dago erabakiarekin. Sustrai, berriz, ez.

Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue 8ko txikia

Pisukideak dira Nerea eta Etxahun. Goizero, Nereari iratzargailuak jo baino bost minutu lehenago esnatzen da Etxahun. Komunean sartu eta ia ordubete pasatzen du, eta bitartean Nerea komunera joan ezinik geratzen da. Gaur ere hor daude atearen alde banatan.

Jon Maia, Etxahun Lekue Puntutan

Zerbitzariak dira Etxahun eta Jon. Kongresu baten ondoren, jende artean dabiltza kanapeak eskaintzen. Sukaldetik atera orduko bukatzen dira guztiak.

Jon Martin, Etxahun Lekue 10eko txikia

Kartzelako funtzionarioak dira Jon eta Etxahun. Laneguna amaituta, autoan doaz etxerantz elkarrekin.

Etxahun Lekue Kartzela

Usaina sumatu, eta urduri jarri zara.

Etxahun Lekue Bukaerako agurra