Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia, asteazkenean

2017/09/15
Amasa-Villabonako Subijana etxearen atarian egingo da ekitaldia. 19:30ean izango da hitzordua.

Aste honen hasieran prentsaurrekoan aurkeztu ostean, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia egingo da datorren asteazkenean, hilaren 20an. Han izango dira parte hartzaileak zein antolaketa lanetan aritutako hainbat lagun.

19:30ean izango da hitzordua, egun Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitza den Amasa-Villabonako Subijana etxearen atarian, eta aurkezpen ekitaldi irekia izango da.

Irailaren 20an, Amasa-Villabonan izango da aurkezpen ekitaldia.