Jon Martin
Hasierako agurra
|
|
Jon Martin,
Beñat Iguaran
8ko nagusia
Asteburu oro irteten dira elkarrekin bizikletaz ibiltzera Jon eta Beñat. Joan den asteburuan txirrindulari bat harrapatu zuten bihurgunetik pasatu berri dira.
|
|
Ander Fuentes "Itturri",
Jon Martin
8ko txikia
Ander langilea eta Jon nagusia dira. Ostirala da, eta Ander lan-jarduna amaitzear dagoela, hor etorri zaio Jon nagusia esanez azken orduko lan bat sartu dela eta bukatu arte geratu beharko duela.
|
|
Jon Martin
Puntuari erantzunak
Dantza egitea da / gauza atsegina
Fandango, arin-arin / regetoi ta rocka
Erritmoari eusten / saiatu beharko
|
|
Nerea Elustondo,
Jon Martin
10eko txikia
Anai arrebak dira Nerea eta Jon. Gurasoak zaintzeko, txandak egiten dituzte. Joan den asteburuan Jonek ezin zuela-eta, Nerea joan zen gurasoak zaintzera Jonen ordez. Asteburu honetan ere, utzi ezineko zerbait suertatu zaio Joni.
|
|
Jon Martin
Kartzela
Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu.
|
|
Jon Martin
Bukaerako agurra
|
|