Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Errekaleorren, larunbat honetan Kuadrilla artekoaren 5.topaketa

2016/02/25
Gasteizko bertso-eskolek antolatutako topaketan lau talde arituko dira egun osoko egitarauan, bertsoa idatziak eguerdian eta bertso-guda arratsaldean. Gasteizko Errekaleorren, larunbat honetan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 5.topaketa.

Trebiñutik Argantzunerako bidean 6 geldigunetatik bosgarrenena izango da larunbat honetan egingo duena Arabako Bertso Kuadrilla artekoak; Gasteizko Errekaleor auzoan, otsailaren 27an. 


Kuadrilla arteko honetan parte hartzen ari diren Gasteizko 4 taldeek antolatu dute eguna, eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

12:00etan hasiko da eguna, Errekaleorreko Gaztetxetik abiatuta, auzoko gune ezberdinetan bertso-sorta idatziak kantatuko dituzte. Zazpi taldek parte hartuko dute.

Ondoren, 14:30ean, bazkaria auzoko jantokian. Bazkarian izena emateko zenbaki honetara bidali behar da mezu bat, asteazkena (otsailak 24) baino lehen: 645725473. Bazkariaren prezioa 10 euro izango da.

Bazkal ostean, 16:30etatik aurrera, Errekaleorreko zineman, bertso-gudan arituko dira bat-bateko 4 talde, hauexek:

Errexala (Gasteiz)

Kakiturri (Gasteiz)

Ezjatzu gustaubiher  (Aramaio)

Aiaraldea

Topaketa honi buruzko informazio gehiago eta ondoren jarraipena egiteko, sare sozialetan eta interneten:http://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/saioak/otsailak-27-errekaleor-gasteiz

 

Errekaleor, Arabako Bertso Kuadrilla artekoa, 5.topaketa

bideo spot