Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

otsailak 27, Errekaleor-Gasteiz

Bideoa

Bideo botoia Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

 

2016-02-27 Errekaleor auzoan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoa, 5.topaketa

 

Kronika

Eguraldi hotza lagun, Gasteizko bertso-eskolek antolatuta, egun osoko topaketa Errekaleor auzoan. Zazpi talde aritu ziren eguerdian bertso-sortak kantatzen, bazkaldu osteko bertso gudan bat-bateko 4 taldek lehiatu zuten.

Larunbatean, Gasteizko Bertso-eskolek Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 5.topaketaren antolakuntzaren ardura bere gain hartu zuten. Errekaleor auzoan berreskuratutako elizan, orain gaztetxea bihurtuta, burutu zen egitarau osoa. Kanpoan hotza, elurra eta haizea lagun gustura aritu ziren autogestioa eta okupazioaren gune den auzoan.  


Bazkarirako babarrunak bor-bor ari ziren bitartean 7 taldek taularatu zituzten haien bertso-sortak, hauexek: Añanako taldea, Gasteizko Kakiturri, Aramaioko “ez jatsu gustaubiar”, Gasteizko Bertxotxoak, Judimendiko Gazte Asanblada, Gasteizko Errexala eta Gasteizko Babateroak.

Bazkal osteko saioak bertso-guda izaera izan zuen. Taldeak kanporatzeko guda formatuan aritu ziren bat-bateko lau talde, hauexek:

Errexala (Gasteiz)

Kakiturri (Gasteiz)

Ezjatzu gustaubiher  (Aramaio)

Aiaraldea

 Hainbat proba egin ondoren, bukaerara Gasteizko Errexala eta Kakiturri taldeak iritsi ziren; Errexala taldea suertatu zen irabazle.

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Errekaleorren, bertso sortak eta bertso guda, Kuadrilla artekoaren 5.topaketan

Errekaleorren, bertso sortak eta bertso guda, Kuadrilla artekoaren 5.topaketan

2016/02/28

Eguraldi hotza lagun, Gasteizko bertso-eskolek antolatuta, egun osoko topaketa Errekaleor auzoan. Zazpi talde aritu ziren eguerdian bertso-sortak kantatzen, bazkaldu osteko bertso gudan bat-bateko 4 taldek lehiatu zuten.

Errekaleorren, bertso sortak eta bertso guda, Kuadrilla artekoaren 5.topaketan - Gehiago irakurri

Errekaleorren, larunbat honetan Kuadrilla artekoaren 5.topaketa

Errekaleorren, larunbat honetan Kuadrilla artekoaren 5.topaketa

2016/02/25

Gasteizko bertso-eskolek antolatutako topaketan lau talde arituko dira egun osoko egitarauan, bertsoa idatziak eguerdian eta bertso-guda arratsaldean. Gasteizko Errekaleorren, larunbat honetan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 5.topaketa.

Errekaleorren, larunbat honetan Kuadrilla artekoaren 5.topaketa - Gehiago irakurri

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2016/01/16

14 talde parte hartzaileen ordezkariek, komunikabideen aurrean, aurtengo edizioaren ezaugarriak azaldu dituzte. Berrituta dator: topaketa-erronka formatua.

Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2016/02/27
Ordua
12:00
Herria
Errekaleor (Gasteiz)
Tokia
Errekaleorreko gaztetxetik hasita