Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zigoitian jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 2.final laurdena

2019/02/14
Larunbat honetan jokatuko da Txapelketako 2.final laurdena Zigoitian.

Joan den larunbatean hasi zuen bere bidea 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketak. Araian jokatu zen 1. final laurdena eta Iñaki Viñaspre abetxukuarrak jaso zuen bertan puntuaziorik altuena.

Larunbat honetan Zigoitian jokatuko da, Kultur etxean, 17:30ean. Kantuan ondoren bertsolariak arituko dira:

Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)
Serapio Lopez Ortueta (Baranbio)
Unai Bengoetxea Mujika (Oion)
Aitor Ugarte Eriz (Aramaio)
Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz)
Irati Anda Villanueva (Gasteiz)

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzea 2017ko Arabako txapelduna den Oihane Pereak kantatuko duela.

Bertsolari hauek, Zigoitiko saioan lortzen duten puntuazioaren arabera izango dute aukera finalaurrekoetara sailkatzeko.

Txapelketan parte hartzen duten 18 bertsolariek behin baino ez dute kantatuko fase honetan, saio honen puntu metaketaren arabera sailkatuko dira finalerdietara hurrenez hurren 12 bertsolari.

Gai-emailea Etxaun Otaño Zinkunegi izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Zigoitiko Kultur Etxean bertan. Arrunta 6 euro, bazkideak 4 euro eta 16 urtetik behera dohainik.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Zigoitiko saioan, bereziki, Zigoitiko udalari.

Gorbeialdean 3 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion, Urkabustaiz-Zuian. Adin guztietako 35 lagun 7 taldetan banatuta. Plazatan kantatzen duten 10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira. Aramaio, Legutio, Zuia, Urkabustaiz eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 9-12 urtetako 176 ikaslek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Murgiako Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan. Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Gorbeialdeko umeekin.

Saioaren informazio gehiago, eta ondoren jarraipena egiteko hemen