Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Serapio Lopez Ortueta

Bertsolaria. 1982an Aiaraldeko Bertso-Eskolako sortzaileetakoa. 1984an, Arabako I. Bertsolari Txapelketan bertso kantari. San Prudentzio Sariketan partaide. Arabako Bertsolari Txapelketan partaide. 2012eko Arabako Kuadrilla arteko txapelketan finalista izan zen Aiaraldeko taldean. Plaza-saioetan hartzen du parte.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Zigoitia, otsailak 16

Irati Anda Villanueva, Serapio Lopez Ortueta 8ko nagusia
Audientzia Nazionalean deklaratzera deitu zaituztete. Zuk, SERAPIO, euskaraz egin nahi duzu; zuk, IRATI, berriz, ez duzu argi.
Unai Bengoetxea Mujika, Serapio Lopez Ortueta 8ko txikia
Enpresa bateko nagusiak zarete. Langileak gonbidatu zenituzten urteroko afarira. Eguna heldu da eta konturatu zarete lekua erreserbatzea ahaztu zaizuela.

Legutio, martxoak 9

Serapio Lopez Ortueta, Xabi Igoa Eriz 10eko nagusia
Seme-alabekin Lanbideko ilaran zaudeten etorkinak zarete. Zuen aurkako komentario arrazista bat entzun duzue. SERAPIO, zuk zerbait erantzun nahi diezu, XABIk isilik egoteko keinua egin dizu.
Serapio Lopez Ortueta, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko txikia
Bizilagunak zarete. MANEX, hilabete honetan hiru lanpas (edo felpudo) desagertu dira ataritik, gaur interneten begira, ikusi duzu SERAPIOk salgai dituela bertan antzerako lanpasak. Etxeko atarian elkartu zarete.
Serapio Lopez Ortueta, Andere Arriolabengoa Bengoa 10eko txikia
ANDERE eta SERAPIO, erizainak zarete, Martxoaren 8an greba egiteko asmoa zenuten eta zerbitzu minimoak egitea tokatu zaizue.
Serapio Lopez Ortueta Bakarka, gaia emanda
Gutxien espero zenuen horrek fabore bat egin dizu.
Serapio Lopez Ortueta Bukaerako agurra