Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Beñat Gaztelumendi Arandia

Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi du, eta egun kazetari lanetan aritzen da. Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso-eskoletan ibilia da. Bigarren egin zuen 2007ko eta 2011ko Gipuzkoako Txapelketan. Bigarren aldiz parte hartuko du Txapelketa Nagusian

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Altsasu

Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre 8ko nagusia

Bikotea dira Beñat eta Unai. Kreditu txartela lapurtu diete. Salaketa jarri, eta gaur jakin dute beraien alabak erabili duela.

Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi 8ko txikia

Jexux Marik eta Beñatek negozioa zuten elkarrekin. Beñat duela gutxi jubilatu bazen ere, egunero agertzen zaio Jexux Mariri lantokian.

Beñat Gaztelumendi Puntuari erantzunak

Umoretik aspaldi / nahiko pobre gaude
Osasungarria da / barre egitea
Barre faltsua ere / badago ugari

Xabier Silveira, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia

Xabier unibertsitateko irakaslea da, eta, gaur Beñat ikasle onenak esan dio bekarik ez duela jasoko eta ikasketak utzi egin beharko dituela.

Beñat Gaztelumendi Kartzela

Gaia ateratzen duzun bakoitzean, gaiz aldatzen du

Murgia

Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira 8ko nagusia

Beñat eta Xabier aitak dira. Banandu zirenetik, haurren zaintza euren bikotekideek dute. Sinadurak biltzen ari dira zaintza partekatuaren alde.

Fredi Paia , Beñat Gaztelumendi 8ko txikia

Fredi eta Beñat lankideak dira. Fredi konturatu da Beñatengana hurbiltzen den aldiro, Beñatek ordenagailuan lehio bat ixten duela.

Beñat Gaztelumendi Puntuari erantzunak

Txerri gutxi hiltzen da / San Martin egunez
Bizimodu gogorra / baserritarrena
Txerri-hiltzeak dakar / ondorengo festa

Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre 10eko txikia

Beñatek hilabeteak daramatza lantoki sozial batean afaltzen. Gaur, Unai sartu da lehendabiziko aldiz lotsa-lotsa eginda.

Beñat Gaztelumendi Kartzela

Prest duzu dena, gonbidatuak falta dira.

Elizondo

Beñat Gaztelumendi, Julio Soto 10eko nagusia

Julio eta Beñat ixtera doan enpresa txiki bereko langileak dira. Gaur ere, telebistan ikusi dituzte erakunde publikoetako ordezkariak, enpresa handiei laguntzeko dirua emateko prest daudela erraten.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Beñat Gaztelumendi 8ko txikia

Lagunak dira Beñat eta Mantxi. Mantxik autoa garbitzeko laguntza eskatu dio Beñati. Autoa garbitzera joan, eta 30 minutu daramatzate autotik gauzak ateratzen.

Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia

Aitatxi-amatxiak dira Beñat eta Unai. Beñat amatxi biloba ahalik eta hobekien hezten saiatzen da. Unai aitatxik, berriz, nahi duen guztia egiten uzten dio.

Jokin Uranga, Beñat Gaztelumendi Puntutan

Jokin eta Beñat dantzaleku bateko pistan dantzan ari direla, jende guztia beren inguruan bildu da.

Beñat Gaztelumendi Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkeneko aldia izango zela. Berriro gertatu da.

Barakaldo-BEC

Beñat Gaztelumendi Hasierako agurra
Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga 8ko nagusia

Beñat eta Unai prostitutak dira. Jakin berri dute isun handiak jarriko dizkietela bezeroei.

Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi 8ko txikia

Aita-semeak dira Aitor eta Beñat. Aitor aita jubilatua eta Beñat seme komertziala dira. Beñat semeari gidabaimena 10 hilabeterako kendu diotela eta, egunero berarekin gidari-lanak egiteko eskatu dio Aitor aitari.

Beñat Gaztelumendi Puntuari erantzunak

Etorkin kopurua / beheraka doa Jende asko poztu da / berri hau tarteko Etxerako bidea / hartzen dutenean

Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi Sei puntuko motza

Igor eta Beñaten umea hauek batere gustukoa ez duten bikote baten umearen oso lagun egin da. Igorrek uste du bikote horrengana hurbiltzeko ahalegina egin beharko luketela. Beñatek ez du ezer jakin nahi.

Beñat Gaztelumendi Kartzela

Egoerak beste aldean jarri zaitu

Beñat Gaztelumendi Bukaerako agurra
Beñat Gaztelumendi Hasierako agurra
Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia

Kalean, bata bestearen parean, eskean daude Sustrai eta Beñat. Sustraik burua goian duela ozen eskatzen du. Beñatek karteltxo baten atzean ezkutatzen du burua.

Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi Puntutan

Kalean besarkadak dohainik emateko izena eman zuten Ametsek eta Beñatek. Petoa jantzi, eta besarkadak ematen hastera doaz.

Beñat Gaztelumendi Bakarka, gaia emanda

Adimen-urritasuna duten gazteekin balleteko dantza-taldea sortu zenuen urte hasieran. Gaur duzue estreinaldia.

Beñat Gaztelumendi Bukaerako agurra

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email