Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Servier

Azkaindarra da eta 17 urte ditu. Donibane-Lohizuneko ikastolako bertsu-eskolan hasi zen 8 urterekin. Hendaiako bertsu-eskolatik igaro ondotik, gaur egun Lizeoko bertsu-eskolan dabil, baita Larraldekoan ere. Eskolarteko txapelketan hainbat aldiz parte-hartu eta sari batzuk jaso ditu. Lehenengo aldiz hartuko du parte Xilaba xapelketan.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Muskildi

Mixel Etxekopar, Aitor Servier 8ko nagusia

65 urteko bikotea zarete, erretretan sartu berriak. Zuen arteko amodioaren sua itzaliz doala ikusten duzue biek. Zuk Aitor berexi nahi duzu, Mixelek ez.

Aitor Servier, Gillen Hiribarren 8ko txikia

Aitor, Mauleko errugbi taldeko trebatzailea zara, errugbi partida bezperan Gillen topatu duzu Coucou de Bois diskotekan; goizeko lauretan.

Aitor Servier Puntuari erantzunak

Egiazko bakea / posible ote da?
Beti elgar zaurituz / ez al gira bizi?
Hitza: Seaska

Aitor Servier, Egoitz Zelaia Kartzela

Zu Egoitz pailazoa zara. Eskolako bestarako deitu zaituzte. Zure funtzioak iraun bitartean irri karkailaka ari izan dira haur guziak, Aitor izan ezik. Ikusgarria bukatu da eta Berengana zoaz.

Aiziritze

Egoitz Zelaia, Aitor Servier 8ko nagusia

Egoitz eta Aitor ustekabean uholdeek harrapatu zaituztete, eta salbatzeko, autoaren gainera igotzea kausitu duzue; Hor zirezte biak, auto gainean, laguntzaren beha.

Ramuntxo Christy, Aitor Servier 8ko txikia

Ramuntxo eta Aitor biak ihiztariak zirezte. Aitor, Ramuntxori deus erran gabe, xori ikerle bat gomitatu duzu urtsotegira, astearen pasatzera. Berrikitan arribatu zirezte urtsotegira eta, han, Ramuntxo, lagun ihiztaria atxeman duzue.

Aitor Servier, Maddalen Arzallus 10eko txikia

Aitor eta Maddalen bi aktore zirezte. Euskal gatazka gaitzat duen filma batean parte hartzea proposatu dautzuete. Zuk, Aitor parte hartu nahi duzu, zuk, Maddalen, aldiz, zalantzak dituzu.

Aitor Servier Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.