Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Historia

Sarrera

Izen eta itzal handiko bertsulariak eman ditu Ipar Euskal Herriak; Piarres Topet "Etxahün"Fernando Aire "Xalbador" eta Martin Treku "Mattin", bertzeak bertze. Izen handiak ukan eta bertsularitza biziki antzinatik bizi eta landu izan bada ere, Baxenabarreko eta Xiberoko garapen ekonomiko eskasak eragin emigrazioaren karietarat, euskararen iraupena kordokoan da, erran gabe doa bertsularitzarena.

Azken urteetan egin indarrak esperantzari ideki dizkio ateak. Bertsularitza bide egiten ari da, batik bat euskararen berreskuratzea hedatzen ari den guneetan oinarriturik, hots, erakaskuntza arautuan eta helduen euskalduntzean. Ikusi Bertsolaritzaren Mapan herrialde bakoitzaren egoera: XiberoaLapurdi eta Baxenabarre.

Historia

Bertsularien Lagunak elkartea 1980an sortu zen, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoan bertsularitza bizirik atxiki eta sustatzeko xedearekin.

Urteak iragan ahala, bertsularitzari erakaskuntzan lekua egiten entseatu da, batez ere 1998-99 ikasturteaz geroz. Zaletasunaren azkartzearekin bertsu eskola berriak sortu dira. Egun 31 bertsu eskola dira hiru lurraldeetan; 24 Lapurdin, 5 Baxenabarren eta 2 Xiberoan.

1998az geroztik Hiru Lurraldeetako bertsu saioen kopurua ainitz emendatu da: 1998an 33 saio, 1999an 75 saio, 2000an 90 saio, 2004ean 92 saio. 2008an ospatu zen lehen XILABA Xapelketa.