Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

IRURITA | Urriak 7

Sarai Robles Vitas Hasierako agurra
Sarai Robles Vitas, Ekain Alegre Gil 8ko nagusia
Kuadrillakoak zarete. Zuen lagun batek otordu bat antolatu du bere etxean, talde osoa elkartzeko asmoz. Ailegatu zaretenean, mugikorrak kutxa batean sartzeko eskatu dizue.
Idoia Granizo Uribarrena, Sarai Robles Vitas 8ko txikia
Zu Idoia, dendaria zara, eta Sarai bezeroa. Idoia, egunero bezala, gaur ere Sarai itxi baino 5 minutu lehenago sartu da dendara.
Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas 10eko txikia
Elkarrekin negozio bat sortu zenuten duela urte batzuk. Negozioa ederki doa, baina eskatzen dizuen esfortzua ikaragarria da. Saioa, Saraik negozioa utziko duela erran berri dizu. Zuk berdin jarraitu nahi duzu.
Sarai Robles Vitas Puntuari erantzunak

Gaia: Ahotsa. 1.Berdina al da ahots / denen oihartzuna? 2.Isiltasunak asko / adieraz dezake

Sarai Robles Vitas Ganbarako lana
Ilusio handiz eman diozu albistea, baina nabaritu duzu ez zaiola gustatu.
Sarai Robles Vitas Bukaerako agurra

ALTSASU | Azaroak 4

Sarai Robles Vitas Hasierako agurra
Patxi Castillo Graciarena, Sarai Robles Vitas 8ko nagusia

Patxi eta Sarai osasun-zentro bateko administrariak zarete. Zuek zarete pazienteekin lehen kontaktua izaten dutenak. Sarritan jasaten dituzue kexak eta mehatxuak. Batzuetan, baita irainak ere.

Sarai Robles Vitas, Saioa Alkaiza Guallar 8ko txikia

Sarai eta Saioa lagunak zarete. Sarai, zuk auto berria erosi duzu. Hura jasotzera joateko, Saioari eraman zaitzan eskatu diozu. Bueltan, bakoitza bere autoan zatoztela, Saioak atzetik kolpe bat eman dio zure auto berriari.

Sarai Robles Vitas, Ekhiñe Zapiain Arlegi 10eko txikia

Sarai eta Ekhiñe gurasoak zarete. Oraindik ere, zuen seme-alabek arropa zikina ekartzen dizuete, zuenean garbitzeko. Sarai, Ekhiñek egoerari muga jarri beharko zenioketela esan dizu.

Saats Karasatorre Martinez, Sarai Robles Vitas Puntutan

Saats eta Sarai herriko kultur taldeko partaideak zarete. Gaurko emankizuna egin behar zuen pailazoa gaixotu dela eta, oholtzara zuek biek ateratzea erabaki duzue.

Sarai Robles Vitas Ganbarako lana

Zure parekoaren begietan, gaur, zoriona sumatu duzu.

Sarai Robles Vitas Bukaerako agurra