Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Albisteak

Berriozarren jokatuko da txapelketako bigarren finalaurrekoa, larunbatean

Berriozarren jokatuko da txapelketako bigarren finalaurrekoa, larunbatean

2021/11/03

Osasun arazoak medio, Eneko Fernandezek ezingo du saio horretan kantatu, eta Julio Sotok hartuko du bere tokia. Harekin batera ariko dira oholtzan Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte eta Patxi Castillo. Irabazleak zuzenean eskuratuko du finalerako txartela. Sarrerak salgai daude, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Berriozarren jokatuko da txapelketako bigarren finalaurrekoa, larunbatean - Gehiago irakurri

Eneko Lazkozek irabazi du Altsasuko saioa, eta bera da lehen finalista

Eneko Lazkozek irabazi du Altsasuko saioa, eta bera da lehen finalista

2021/11/01

300 lagunen aurrean jokatu da Altsasuko finalaurrekoa, Iortia Kulturgune bete batean. Han aritu dira kantuan Endika Legarra, Eneko Lazkoz, Erika Lagoma, Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Oier Lakuntza. Horien artean, Lazkozek lortu du puntu gehien, eta ondorioz, bera da azaroaren 28an Iruñean jokatuko den finalerako lehen sailkatua.

Eneko Lazkozek irabazi du Altsasuko saioa, eta bera da lehen finalista - Gehiago irakurri

Leitzako aforoa handitu, eta sarrera salmenta berriz ireki du txapelketako antolakuntzak

Leitzako aforoa handitu, eta sarrera salmenta berriz ireki du txapelketako antolakuntzak

2021/10/30

Leitzako Herri Aretotik kiroldegira pasako da txapelketako hirugarren finalaurrekoa, azaroaren 14koa. Modu horretan, sarrerak agortu ostetik jasotako eskari guztiei erantzun nahi die antolakuntzak. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Leitzako aforoa handitu, eta sarrera salmenta berriz ireki du txapelketako antolakuntzak - Gehiago irakurri