Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Zer da Bardoak?

 

Bardoak ekimena, Nafarroako bertso-eskolen sarea indartu asmoz sortu zen lehen aldiz 2012. urtean.

Bi urtez behin antolatzen den taldekako txapelketa da, auzolanean oinarritzen dena.

Bertsolaritza beste modu batera lantzeko aukera eman nahi duen proiektua da, bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatu eta gune berriak barneratuko dituena.

Horretarako, tokian-tokiko taldeak osatu eta saioak antolatuko dira, talde-lana izango da oinarri, saioak epaitzeko formula parte-hartzailea bultzatuko da... bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko aukera berritzailea eskainiz.

Bere xumean handia da Bardoak 2014. 16 talde eta 110 parte-hartzaile izango ditu, horietatik 60 bertsolari; beteranoak gazteekin, ibilbide luzekoak hasi berriekin aterako dira plazara. Eta osotara 23 saio antolatuko dira.

Bardoak 2014, otsailaren 7an hasi eta apirilaren 12an amaituko da Lesakan. Finala, lehiaz harago, Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handi bat izango da.

Bardoek hartu dituzte Nafarroako herrietako plazak. Haiekin disfrutatzeko tenorea da.

 

Bardoak 2014
  • Otsailak 7 - Apirilak 12

  • 16 talde

  • 110 parte-hartzaile

  • 60 bertsolari

  • 23 saio