Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Beñat Gaztelumendi Arandia

(Añorga, 1987)

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Azkoitia

Beñat Gaztelumendi Arandia Hasierako agurra
Ane Zuazubiskar Iñarra, Beñat Gaztelumendi Arandia 8ko nagusia

Zuk, Ane, gidatzen zoazenean, trafiko-arau guztiak zintzo betetzen dituzu beti. Beñatek ez.

Mikel Artola Izagirre, Beñat Gaztelumendi Arandia 8ko txikia

Zu, Mikel, pilota-partida ikustera jaitsi zara tabernara. Beñat etengabe telebistaren parean jartzen zaizu eta ez dizu partida ikusten uzten.

Beñat Gaztelumendi Arandia, Ander Lizarralde Jimeno Sei puntuko motza

Arropa konpontzeko negozio bat daukazue elkarrekin. Geroz eta lan gehiago daukazue azken aldian.

Beñat Gaztelumendi Arandia, Ane Labaka Mayoz 10eko txikia

Kamioilariak zarete, eta sarri bidaiatzen duzue Marokora. Beñat, irabaziak gutxitu zaizkizuela eta, Marokotik haxixa ekartzea proposatu dizu Anek.

Beñat Gaztelumendi Arandia Bakarka, gaia emanda

Gaur ere ondoezik zauden arren, lanera joatea erabaki duzu.

Beñat Gaztelumendi Arandia Bukaerako agurra

Oiartzun

Beñat Gaztelumendi Arandia Hasierako agurra
Beñat Gaztelumendi Arandia, Alaia Martin Etxebeste 10eko nagusia

Bi gizonezko zarete. Badakizue zuen lantegian, lan bera egiteagatik, emakumezkoek baino soldata handiagoa jasotzen duzuela. Protestan hasi dira, baina zuek ez duzue bat egin protestarekin.

Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia 8ko txikia

Hilabete pasatu duzue goitibehera egiten, herriko festetako lasterketan parte hartzeko. Ane, abiatu zarete Beñat gidari dela, eta, lehenengo bihurgunean, bazterra jo eta puskatu egin zaizue.

Beñat Gaztelumendi Arandia, Amaia Iturriotz Etxaniz Sei puntuko motza

Beñat aita eta Amaia alaba zarete. Beñat, urteetan aurrera zoaz, eta gaur Amaiak esan dizu hemendik aurrera berak lagunduko dizula dutxatzen.

Beñat Gaztelumendi Arandia, Iñigo Mantzizidor Larrañaga Puntutan

Lapurrak zarete. Etxe batera lapurretara sartu, eta atera ezinik geratu zarete.

Beñat Gaztelumendi Arandia Kartzela

Korrika zoaz. Ezin duzu denborarik galdu.

Beñat Gaztelumendi Arandia Bukaerako agurra

Donostia

Beñat Gaztelumendi Arandia Hasierako agurra
Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia 8ko nagusia

Urteak daramatzazue enpresa bateko zuzendaritzan lanean. Zuri, Ane, iruditzen zaizu zuzendaritzara heldutako belaunaldi berriek ez zaituztetela kontuan hartzen. Beñatek ez du halakorik uste.

Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Lizaso Alberdi 8ko txikia

Gaztelumendi eta Lizaso lagunak zarete. Zuk, Gaztelumendi, zerbait esaten duzun bakoitzean, gaia edozein dela ere, Lizasok beti gehitu behar izaten du azken hitza.

Beñat Gaztelumendi Arandia Puntuari erantzunak

Etxeko lanak. 1. Zenbatero garbitu / ohi duzu komuna? 2. Gaur egun inork ez du / erabiltzen plantxa 3. Zenbait aritzen dira / garbia garbitzen

Oihana Iguaran Barandiaran, Beñat Gaztelumendi Arandia 10eko txikia

Pailazoak zarete. Oholtza izkinatik, aretoa pixkanaka betetzen ari dela ikusten duzue.

Beñat Gaztelumendi Arandia Bakarka, gaia emanda

Langabezia-saria kobratzen daramazu urte erdia. Lan-eskaintza bat jaso duzu, baina langabezia-saria baino gutxiago kobratuko duzu.

Agin Laburu Rezola, Beñat Gaztelumendi Arandia Sei puntuko motza

Urruneko planeta bateko biztanleak zarete. Zuen planeta suntsitzear dela eta, bizitzeko toki baten bila, Lurrera iritsi zarete. Zuri, Agin, planeta egokia iruditzen zaizu zuen espeziea bizitzeko. Beñat ez dago horren ziur.

Beñat Gaztelumendi Arandia, Agin Laburu Rezola Puntutan

Realaren eta Barçaren arteko partida ikustera etorri zareten bi futbolzale katalan zarete. Nahastuta, Anoetara joan beharrean, Illunbera etorri zarete.

Beñat Gaztelumendi Arandia Kartzela

Esan eta esan aritu arren, ez entzunarena egiten dizute.

Beñat Gaztelumendi Arandia Bukaerako agurra

 

Facebook Twitter