Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Ane Zuazubiskar Iñarra

(Arrasate, 1997)

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Ordizia

Ane Zuazubiskar Iñarra Hasierako agurra
Ane Zuazubiskar Iñarra, Beñat Lizaso Alberdi 8ko nagusia

Ane eta Beñat, kargu politiko garrantzitsuak izan dituzue hainbat urtez. Hori dela eta, hainbat pribilegio ekonomiko dagozkizue bizi zareten artean. Zuk, Ane, uko egingo diezu pribilegio horiei. Beñatek, ordea, ez du horretarako asmorik.

Asier Azpiroz Iztueta, Ane Zuazubiskar Iñarra 8ko txikia

Zu, Asier, egunero joaten zara Aneren tabernara. Tragoa bukatzen ari zarela, fruitu lehorrak ateratzen dizkizu beti Anek.

Ane Zuazubiskar Iñarra Puntuari erantzunak

Presoekiko elkartasuna. 1. Esango balizute / “irten da azkena” 2. Delitu gisa hartzen / da elkartasuna

Ane Zuazubiskar Iñarra, Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo 10eko txikia

Ane nagusia eta Ainhoa langilea zarete. Lanetik ateratzeko ordua iritsi denean, zu, Ane, konturatu zara lanerako erreminta-sorta bat daramala Ainhoak besapean.

Ane Zuazubiskar Iñarra Kartzela

Informatikaria zara. Ekarri dizuten ordenagailuaren edukia ikusita, ez dakizu salaketa jarri edo ez.

Ane Zuazubiskar Iñarra Bukaerako agurra

Azkoitia

Ane Zuazubiskar Iñarra Hasierako agurra
Ane Zuazubiskar Iñarra, Beñat Gaztelumendi Arandia 8ko nagusia

Zuk, Ane, gidatzen zoazenean, trafiko-arau guztiak zintzo betetzen dituzu beti. Beñatek ez.

Ane Labaka Mayoz, Ane Zuazubiskar Iñarra 8ko txikia

Zuk, Labaka, perfumeria bat daukazu, eta Zuazubiskar bezeroa da. Dendatik irtetean, Zuazubiskarri lapurreten kontrako alarma joka hasi zaio.

Ane Zuazubiskar Iñarra, Maialen Akizu Bidegain Sei puntuko motza

Zuen umeek saskibaloiko talde berean jokatzen dute. Gaur ere ez dute apenas minuturik jokatu.

Ander Lizarralde Jimeno, Ane Zuazubiskar Iñarra 10eko txikia

Ander, zure herriko festa-zinegotzia zara. Ane alboko herriko festa-zinegotzia etorri zaizu urtero bezala karpa eske.

Ane Zuazubiskar Iñarra Bakarka, gaia emanda

Gaur ere ondoezik zauden arren, lanera joatea erabaki duzu.

Ane Zuazubiskar Iñarra Bukaerako agurra

 

Facebook Twitter