Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Agin Laburu Rezola

(Astigarraga, 1985)

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irun

Agin Laburu Rezola Hasierako agurra
Agin Laburu Rezola, Iñigo Izagirre Urteaga 8ko nagusia

Zuen elkarte gastronomikoan, auzolanak tradizio handia izan du. Azken urteetan, beti bazkide berberak agertu izan dira lanera. Zuk, Agin, agertzen ez denari isuna jartzea proposatu duzu. Iñigo ez dago ados.

Beñat Lizaso Alberdi, Agin Laburu Rezola 8ko txikia

Bizilagunak zarete. Zuen auzoan uso mordoa dabil azkenaldian. Zu, Agin, nazka-nazka eginda zaude. Beñatek jaten ematen die egunero.

Haritz Mujika Lasa, Agin Laburu Rezola Sei puntuko motza

Anaiak zarete. Zuen amak sare sozialetan kontua irekitzeko laguntza eskatu dizue.

Maider Arregi Markuleta, Agin Laburu Rezola 10eko txikia

Laurogei urteko bi pertsona zarete. Urteak dira Elizatik aldendu zinetela. Agin, gaur Maiderrek konfesatzera joatea proposatu dizu.

Agin Laburu Rezola Kartzela

Itxarongelan zaude operazioa hasteko zain. Damutu egin zara, eta alde egin nahi duzu.

Agin Laburu Rezola Bukaerako agurra

Arrasate

Agin Laburu Rezola Hasierako agurra
Iñaki Apalategi Astigarraga, Agin Laburu Rezola 10eko nagusia

Bikotea zarete. Zuen haurra herriko eskola publikora eraman zenuten. Orain, bertan etorkinen seme-alabak gehiengoa direnez, haurra herriko ikastetxe kontzertatu batera aldatzea erabaki duzue.

Agin Laburu Rezola, Unai Mendizabal Jauregi 8ko txikia

Zu, Agin, tatuatzailea zara. Gaur, Unai adineko bezeroak eskatu dizu tatuaje bat egiteko, zimurrak disimulatzeko.

Agin Laburu Rezola, Nerea Elustondo Plazaola Sei puntuko motza

Kirol-elkarte bateko kideak zarete. Agin, elkarterako dirua lortzeko, Gabonetako Espainiako loteria saltzea proposatu dizu Nereak.

Unai Gaztelumendi Arandia, Agin Laburu Rezola Puntutan

Parrandan zabiltzatela, diskoteka batean sartzen ahalegindu zarete. Segurtasunekoek ez dizuete sartzen uzten.

Agin Laburu Rezola Kartzela

Etxetik irteten ari zinela, besotik heldu dizu.

Agin Laburu Rezola Hasierako agurra

Donostia

Agin Laburu Rezola Hasierako agurra
Jon Maia Soria, Agin Laburu Rezola 8ko nagusia

Biok lan egiten duzuen enpresan, lehen sorospeneko ikastaro bat antolatu dute lanorduetatik kanpo. Zuk, Jon, ez duzu ikastaroan parte hartzeko asmorik. Aginek, ordea, izena eman du.

Agin Laburu Rezola, Nerea Elustondo Plazaola 8ko txikia

Agin aita eta Nerea alaba zarete. Zuen etxean inoiz zaletasunik izan ez bada ere, zuri, Agin, Nerea alaba etorri zaizu boxeoan hasi nahi duela esanez.

Agin Laburu Rezola Puntuari erantzunak

Langile autonomoak. 1. Ekintzaile izan nahi / eta zenbat traba 2. Zu zara langile ta / zu zara nagusi 3. Gaixorik egon arren / ezin utzi lana

Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste 10eko txikia

Duela egun batzuk zuen lagun batek bere buruaz beste egin zuen. Zuen inguruan, gertatutakoa ezkutatu nahian sumatzen duzue jendea.

Agin Laburu Rezola Bakarka, gaia emanda

Adingabeen zentro bateko arduraduna zara. Langileak behar dituzue baina inork ez du zuenean lan egin nahi.

Agin Laburu Rezola, Beñat Gaztelumendi Arandia Sei puntuko motza

Urruneko planeta bateko biztanleak zarete. Zuen planeta suntsitzear dela eta, bizitzeko toki baten bila, Lurrera iritsi zarete. Zuri, Agin, planeta egokia iruditzen zaizu zuen espeziea bizitzeko. Beñat ez dago horren ziur.

Beñat Gaztelumendi Arandia, Agin Laburu Rezola Puntutan

Realaren eta Barçaren arteko partida ikustera etorri zareten bi futbolzale katalan zarete. Nahastuta, Anoetara joan beharrean, Illunbera etorri zarete.

Agin Laburu Rezola Kartzela

Esan eta esan aritu arren, ez entzunarena egiten dizute.

Agin Laburu Rezola Bukaerako agurra

 

Facebook Twitter