Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Gaztelumendi Arandia

(Añorga, 1988)

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Elgoibar

Unai Gaztelumendi Arandia Hasierako agurra
Unai Gaztelumendi Arandia, Jokin Uranga Isuskiza 8ko nagusia

Festarik festa lan egiten duzuen tabernariak zarete. Orain arte, beltzean kobratu duzue. Lehen aldiz kontratu bidez lan egingo duzuela esan dizuete, baina gutxiago kobratuta. Zu, Unai, ados zaude; Jokin, ordea, ez.

Ane Labaka Mayoz, Unai Gaztelumendi Arandia 8ko txikia

Bizilagunak zarete. Zuk, Ane, Unai etxean ez dagoela eta, aste honetan bosgarren aldiz hartu diozu banatzaileari Unaik Amazonen eskatutako paketea. Nazkatuta, gauean txirrina jo diozu.

Unai Gaztelumendi Arandia Puntuari erantzunak

Estetika-operazioak. 1. Zertarako prest gaude / eder egoteko 2. Ebakuntza-gela bat / inoiz ez da broma

Unai Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso 10eko txikia

Kuadrillakoak zarete. Bikotekidearekin hasi zenean, Eñaut erabat aldendu zen lagun artetik. Unai, gaur deitu dizu harremana eten dutela eta zurekin geratu nahi duela esanez.

Unai Gaztelumendi Arandia Kartzela

Berriro egin dituzu oposizioak. Oraingoan ere ez duzu azterketa gainditu.

Unai Gaztelumendi Arandia Bukaerako agurra

Irun

Unai Gaztelumendi Arandia Hasierako agurra
Haritz Mujika Lasa, Unai Gaztelumendi Arandia 8ko nagusia

Ardogileak zarete. Estatu Batuetako inportazio-tasa igo behar dutela eta, zu, Haritz, erabat arduratuta zaude. Unai, berriz, ez.

Maider Arregi Markuleta, Unai Gaztelumendi Arandia 8ko txikia

Bizilagunak zarete. Maider, parrandatik bueltan etxera goizean iritsi, eta giltza galdu duzula ohartu zara. Leihotik sartzeko asmotan eskalatzen hasi zarenean, Unai bizilaguna leihora atera da.

Unai Gaztelumendi Arandia, Beñat Lizaso Alberdi Sei puntuko motza

Zuen gurasoak bananduta daude. Zeinek opari hobea egin ari zaizkizue azken boladan.

Unai Gaztelumendi Arandia, Iñigo Izagirre Urteaga 10eko txikia

Aspalditik elkarrekin dabilen bikotea zarete. Unai, zuen sexu-harremanak hobetzeko terapia egin beharko zenuketela esan dizu Iñigok.

Unai Gaztelumendi Arandia Kartzela

Itxarongelan zaude operazioa hasteko zain. Damutu egin zara, eta alde egin nahi duzu.

Unai Gaztelumendi Arandia Bukaerako agurra

Arrasate

Unai Gaztelumendi Arandia Hasierako agurra
Unai Mendizabal Jauregi, Unai Gaztelumendi Arandia 10eko nagusia

Enpresariak zarete. Duela hogeita hamar urte, ETAk mehatxatu zintuztela eta, Euskal Herritik kanpo eraman zenuten zuen enpresa. Orain, egoera aldatu denez, itzultzea pentsatzen ari zarete.

Nerea Elustondo Plazaola, Unai Gaztelumendi Arandia 8ko txikia

Zu, Nerea, tabernaria zara, eta Unai, edari-banatzailea. Nerea, taberna azpiko biltegiraino jaisten zizkizun Unaik edariak orain arte. Gaur, ordea, barraren ondoan utzi dizkizu.

Unai Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso Sei puntuko motza

Irakasleak zarete. Zuen ikasle bati zuen ikasgaiak gainditzea bakarrik falta zaio titulua lortzeko. Unai, aprobatua oparitzea proposatu dizu Eñautek.

Unai Gaztelumendi Arandia, Agin Laburu Rezola Puntutan

Parrandan zabiltzatela, diskoteka batean sartzen ahalegindu zarete. Segurtasunekoek ez dizuete sartzen uzten.

Unai Gaztelumendi Arandia Kartzela

Etxetik irteten ari zinela, besotik heldu dizu.

Unai Gaztelumendi Arandia Hasierako agurra

 

Facebook Twitter