Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maider Arregi Markuleta

(Oñati, 1996)

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Oñati

Maider Arregi Markuleta Hasierako agurra
Felix Zubia Olaskoaga, Maider Arregi Markuleta 8ko nagusia

Enpresa bereko bi langile zarete. Zuen departamentuan ordu estrak sartu behar izaten dituzue. Gaur, zuen nagusiak beste langile bat kontratatzeko aukera aipatu dizue. Zuri Felix ideia bikaina iruditu zaizu. Maiderrek nahiago du ordu estrak sartzen jarraitu.

Maider Arregi Markuleta, Aratz Igartzabal Bidegain 8ko txikia

Pisukideak zarete. Maider, Aratz begetarianoa da, baina azkenaldian urdaiazpikoak zuen etxean gutxi samar irauten duela iruditzen zaizu.

Maider Arregi Markuleta Puntuari erantzunak

Drogak. 1. Heroinaren bueltak / eragin du kezka 2. Lagun asko hil arren / ez dugu ikasi

Maider Arregi Markuleta, Amaia Iturriotz Etxaniz 10eko txikia

Ama-alabak zarete. Maider ama eta Amaia alaba. Aspaldiko partez, elkarrekin joan zarete hondartzara. Maider, titi bistan jarri zarenean, Amaia alabak esan dizu ez daukazula horretarako adinik.

Maider Arregi Markuleta Kartzela

Kazetaria zara. Zure lan-jardunean ez zara libre sentitzen.

Maider Arregi Markuleta Bukaerako agurra

Irun

Maider Arregi Markuleta Hasierako agurra
Beñat Lizaso Alberdi, Maider Arregi Markuleta 8ko nagusia

Anai-arrebak zarete. Gurasoen etxea zena herentzian jaso eta alokairuan jartzea erabaki duzue. Zuk, Beñat, merkatuak agintzen duen prezioan alokatu nahi duzu etxebizitza. Maiderrek ordea ez du prezioarekin espekulatu nahi.

Maider Arregi Markuleta, Unai Gaztelumendi Arandia 8ko txikia

Bizilagunak zarete. Maider, parrandatik bueltan etxera goizean iritsi, eta giltza galdu duzula ohartu zara. Leihotik sartzeko asmotan eskalatzen hasi zarenean, Unai bizilaguna leihora atera da.

Iñigo Izagirre Urteaga, Maider Arregi Markuleta Sei puntuko motza

Larrialdietako erizainak zarete. Hogeita bi ordu daramatzazue guardian eta ez duzue atsedenik hartzeko denborarik izan.

Maider Arregi Markuleta, Agin Laburu Rezola 10eko txikia

Laurogei urteko bi pertsona zarete. Urteak dira Elizatik aldendu zinetela. Agin, gaur Maiderrek konfesatzera joatea proposatu dizu.

Maider Arregi Markuleta Kartzela

Itxarongelan zaude operazioa hasteko zain. Damutu egin zara, eta alde egin nahi duzu.

Maider Arregi Markuleta Bukaerako agurra

 

Facebook Twitter