Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Haritz Mujika Lasa

(Asteasu, 1995)

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Oñati

Haritz Mujika Lasa Hasierako agurra
Haritz Mujika Lasa, Aratz Igartzabal Bidegain 8ko nagusia

Zuen 10 urteko alaba sexuaz galdezka etortzen denean, zuk, Aratz, gaia saihesten duzu; Haritz beti agertzen da hitz egiteko prest.

Amaia Iturriotz Etxaniz, Haritz Mujika Lasa 8ko txikia

Herrikideak zarete. Zuen herrian bigarren eskuko merkatua antolatzen dute hilean behin. Haritz, zuk saltzen jartzen dituzun gauza guztiak Amaiak erosten dizkizu.

Haritz Mujika Lasa Puntuari erantzunak

Garraio publikoa. 1. Azkenekoz noiz hartu / zenuen zuk trena 2. Aukera gutxi dago / herri txikietan

Haritz Mujika Lasa, Felix Zubia Olaskoaga 10eko txikia

Jatetxe bateko mahaian eseri zarete elkarrekin. Karta erdaraz bakarrik daukatela ikusi duzue. Felix, altxa eta beste jatetxe batera joatea proposatu dizu Haritzek.

Haritz Mujika Lasa Kartzela

Kazetaria zara. Zure lan-jardunean ez zara libre sentitzen.

Haritz Mujika Lasa Bukaerako agurra

Irun

Haritz Mujika Lasa Hasierako agurra
Haritz Mujika Lasa, Unai Gaztelumendi Arandia 8ko nagusia

Ardogileak zarete. Estatu Batuetako inportazio-tasa igo behar dutela eta, zu, Haritz, erabat arduratuta zaude. Unai, berriz, ez.

Iñigo Izagirre Urteaga, Haritz Mujika Lasa 8ko txikia

Iñigo, zure ezkontza-ospakizuna bukatu bezain pronto, Haritz gonbidatua etorri zaizu goseak dagoela esanez.

Haritz Mujika Lasa, Agin Laburu Rezola Sei puntuko motza

Anaiak zarete. Zuen amak sare sozialetan kontua irekitzeko laguntza eskatu dizue.

Beñat Lizaso Alberdi, Haritz Mujika Lasa 10eko txikia

Enpresa berean egiten duzue lan. Zuk, Beñat, komertzial-lanetan daramatzazu hogei urte. Gaur, Haritz pertsonal-burua etorri zaizu esanez lanpostua mantentzekotan txinera ikasi beharko duzula.

Haritz Mujika Lasa Kartzela

Itxarongelan zaude operazioa hasteko zain. Damutu egin zara, eta alde egin nahi duzu.

Haritz Mujika Lasa Bukaerako agurra

Tolosa

Haritz Mujika Lasa Hasierako agurra
Haritz Mujika Lasa, Iban Urdangarin Lardizabal 10eko nagusia

Zuen semeari panpina-kotxe edo kotxe-kapota bat oparitu diote. Hori nesken jostailua dela uste duzuenez, ezkutatu egin diozue.

Jokin Uranga Isuskiza, Haritz Mujika Lasa 8ko txikia

Zu, Jokin, goizeko seietan kiroldegira joan zara, lanera joan aurretik zintan korrika egiteko asmoz. Haritz jubilatuak aurre hartu dizu, eta okupatuta dauka zinta.

Jon Maia Soria, Haritz Mujika Lasa Sei puntuko motza

Alderdi bereko bi politikari zarete. Hauteskundeak irabazi eta boterera iritsi zineten arren, programako puntu asko ez dituzue bete. Zuri, Jon, Haritzek esan dizu berriro ez zenuketela aurkeztu behar.

Haritz Mujika Lasa, Oihana Iguaran Barandiaran Puntutan

Hegaldi luze batean abiatu berri zarete. Hiruko lerroan tokatu zaizue. Pasillo aldean dagoenak lo hartzeko pastilla hartu du, eta lo geratu da berehala. Zuen aulkitik altxatu ezinda zaudete.

Haritz Mujika Lasa Kartzela

Telefonoak jo du. Begiratu duzu, eta berriz ere zenbaki bera da.

Haritz Mujika Lasa Bukaerako agurra

 

Facebook Twitter