Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ane Labaka Mayoz

(Lasarte-Oria, 1992)

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Elgoibar

Ane Labaka Mayoz Hasierako agurra
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Ane Labaka Mayoz 8ko nagusia

Hiri bateko udaltzainak zarete. Udalak hala erabakita aurrerantzean arma bana eramango duzuela jakinarazi dizuete. Zuri, Iñaki, ondo iruditu zaizu neurria. Anek, ordea, uko egin nahi dio armak eramateari.

Ane Labaka Mayoz, Unai Gaztelumendi Arandia 8ko txikia

Bizilagunak zarete. Zuk, Ane, Unai etxean ez dagoela eta, aste honetan bosgarren aldiz hartu diozu banatzaileari Unaik Amazonen eskatutako paketea. Nazkatuta, gauean txirrina jo diozu.

Ane Labaka Mayoz Puntuari erantzunak

Autoestimua. 1. Besteen onespena / bilatzen gabiltza 2. Baloratu behar du / nork bere burua

Endika Igarzabal Murua, Ane Labaka Mayoz 10eko txikia

Bikotea zarete. Kaliforniara joan zineten bizitzera gazte zinetela. Jubilatutakoan Euskal Herrira itzultzeko asmoa bazenuten ere, unea iritsi denean, zuri, Endika, han gelditzeko proposamena egin dizu Anek.

Ane Labaka Mayoz Kartzela

Berriro egin dituzu oposizioak. Oraingoan ere ez duzu azterketa gainditu.

Ane Labaka Mayoz Bukaerako agurra

Azkoitia

Ane Labaka Mayoz Hasierako agurra
Maialen Akizu Bidegain, Ane Labaka Mayoz 8ko nagusia

Zuek biok telebista-produktora bat duzue. Zuk, Maialen, uste duzu programetara etortzen diren gonbidatuei ordaindu egin behar zaiela. Anek, ordea, ez.

Ane Labaka Mayoz, Ane Zuazubiskar Iñarra 8ko txikia

Zuk, Labaka, perfumeria bat daukazu, eta Zuazubiskar bezeroa da. Dendatik irtetean, Zuazubiskarri lapurreten kontrako alarma joka hasi zaio.

Ane Labaka Mayoz, Mikel Artola Izagirre Sei puntuko motza

Senideak zarete. Zuen anaia gazteena ikusi duzue herriko plazan gitarra jo eta dirua eskatzen.

Beñat Gaztelumendi Arandia, Ane Labaka Mayoz 10eko txikia

Kamioilariak zarete, eta sarri bidaiatzen duzue Marokora. Beñat, irabaziak gutxitu zaizkizuela eta, Marokotik haxixa ekartzea proposatu dizu Anek.

Ane Labaka Mayoz Bakarka, gaia emanda

Gaur ere ondoezik zauden arren, lanera joatea erabaki duzu.

Ane Labaka Mayoz Bukaerako agurra

Oiartzun

Ane Labaka Mayoz Hasierako agurra
Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz 10eko nagusia

Zuen lagun batek hogei urte daramatza preso. Azken urteotan, bisitarako boluntarioak urritzen ari dira, eta zuek ere gero eta gutxiago joaten zarete.

Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia 8ko txikia

Hilabete pasatu duzue goitibehera egiten, herriko festetako lasterketan parte hartzeko. Ane, abiatu zarete Beñat gidari dela, eta, lehenengo bihurgunean, bazterra jo eta puskatu egin zaizue.

Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta Sei puntuko motza

Hogei urte daramatzazue ezkonduta. Ane, Asierrek esan dizu ezkutuko harreman bat duela orain dela hamar urtetik, eta orain harekin joatea erabaki duela.

Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz Puntutan

Bi segundoan irekitzen den kanpin-denda bildu ezinik ordu-erdi daramazue.

Ane Labaka Mayoz Kartzela

Korrika zoaz. Ezin duzu denborarik galdu.

Ane Labaka Mayoz Bukaerako agurra

Donostia

Ane Labaka Mayoz Hasierako agurra
Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia 8ko nagusia

Urteak daramatzazue enpresa bateko zuzendaritzan lanean. Zuri, Ane, iruditzen zaizu zuzendaritzara heldutako belaunaldi berriek ez zaituztetela kontuan hartzen. Beñatek ez du halakorik uste.

Oihana Iguaran Barandiaran, Ane Labaka Mayoz 8ko txikia

Lagunak zarete. Kuadrillan EGUNEAN BEHIN aplikazioko taldea daukazue. Oihana, Anek ia beti hamar erantzunak asmatzen ditu. Gaizki pentsatzen hasita zaude.

Ane Labaka Mayoz Puntuari erantzunak

Gabonsaria edo aginaldoa. 1. Gero ta gutxiago / banatzen dituzte 2. Inork jan nahi ez ditun / polboroi ugari 3. Errigora saskia / ez da hautu txarra

Beñat Lizaso Alberdi, Ane Labaka Mayoz 10eko txikia

Bortxaketa bat jasan duen neska gazte baten gurasoak zarete. Zuen alabaren intimitatea zaintzen saiatu zareten arren, zuen etxe atarian telebista kamera ugari pilatzen dira egunero.

Ane Labaka Mayoz Bakarka, gaia emanda

Haur jaio berri baten gurasoa zara. Berarekin egoteko. urtebeteko eszedentzia eskatu zenuen. Bi hilabete pasa dira, eta lanera bueltatzeko desiratzen zaude.

Ane Labaka Mayoz Bukaerako agurra

 

Facebook Twitter