Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Lirio Loreak, Aritz eta Itsaso eta Bypasseu taldeek lortu dute finalaurrekoetara sailkatzea

2026/06/10
Asteburuan eman genion hasiera Bizkaiko Taldekakoa 2026ari, Iurretan, Gernika-Lumon eta Arrigorriagan jokatutako saioekin. Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea sailkatu da irailaren 12ko finalaurrekoetara.

Pasadan asteburuan hasi zen Bizkiako Taldekakoa 2026. Aurtengo sariketak izango dituen bost kanporaketetako hiru jokatu ziren barikua eta zapatua bitartean. 

EKAINAK 5. ARRIGORRIAGAN

Barikuan jokatutako lehenengo saioa Arrigorriagan jokatu zen Botxolariak, Estropozu eta Haritz eta Itsaso taldeen artean. 3 saio jokatu zituzten, guztira, Baserri tabernan izan zen lehenengo saioa Botxolariak eta Estropozu taldeen artean, Sorgiñe tabernan bigarrena Haritz eta Itsaso eta Estropozu taldeen artean, eta hirugarren eta azken saioa, Botxolariak eta Aritz eta Itsaso taldeen artean Elexalde txokoan. Nabarmentzekoa da, bereziki, bigarren saioan sortutako giroa. 

2026-05-05 Arrigorriaga. Taldekakoa

EKAINAK 5. ALGORTA

Barikuan bertan egin zen bigarren kanporaketa ere Algortako Azeberri kultur gunean Bypasseu, Maritxu nondik dator eta Taket taldeen artean. Busturialdeko Bypasseu taldeak lortu zuen finalaurrekoetarako pasea. 30 bat lagunek harrrera beroa egin zien bertsolariei. Lehenengo saioan Bypasseu eta Taket, bigarrenean Maritxu nondik dator eta Bypasseu , eta hirugarren saioan Maritxu nundik dator eta Taket aritu ziren. 

 2026-05-05 Algorta. Taldekakoa

EKAINAK 6. IURRETA

Zapatu eguerdian jokatu zen asteburuko hirugarren, eta azken, kanporaketa Iurretako Abadetxean. Bertan batu ziren Pirata eskola, Itallen eta Lirio loreak taldeak.  Lehenengo saioa Itallen eta Piratak taldeen artean jokatu zen, bigarren saioa Itallen eta Lirio Loreak taldeen artean, eta azkenengo saioa Lirio Loreak eta Piratak taldeen artean. Eskualdeko taldeak lortu zuen finalaurrekoetarako txartela.

2026-06-06 Iurreta. Taldekakoa

Arrigorriaga. Taldekakoa 2026