Bizkaiko Taldekakoa
Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua. Batez ere, bertsolari hasi berriei plazarako bidea erraztea, eta arrazoi desberdinengatik ohiko Txapelketan parte hartzeko motibaziorik ez daukatenei bestelako aukera bat eskaintzea. Horrez gain, antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile berrien sorrera ere bultzatuko da. Eta zelan ez, eskualdeen arteko harremana sendotzea da asmoa.
Taldekakoaren ezaugarriak ondorengoak dira: txapelketa informala da, Bizkaia mailakoa eta taldekakoa (izenak berak dioen moduan). Talde bakoitzean, gutxienez, 6 lagun egon behar dira.
Artengoa bosgarren edizioa da, eta guztira 14 taldek parte hartuko dute, hau da, 80 parte hartzailetik gora. Egiturari dagokionez, kanporaketa bakoitzean 3 taldek hartuko dute parte, eta kanporaketa bakoitzak 3 saio izango ditu. Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea sailkatuko da final egunera. FInalaurrekoak eta finala, Elkartearen egunarekin batera jokatuko dira irailaren 12an. Finalaurrekoetan 5 talde arituko dira (kanporaketetako irabazleak). Finalean, aldiz, 2 finalaurrekoetako talde irabazleak arituko dira. Epaileen puntu gehien eta publikoaren babesa lortzen dituen taldea izango da irabazlea.
