Gaur arratsaldean jokatuko dira Taldekakoa 2026aren azkenengo bi kanporaketak
Taldekakoak bost kanporaketa, bi finalaurreko eta finala izango ditu aurten. Bost kanporaketa horietako hiru pasadan asteburuan jokatu ziren, eta gaur jokatuko dira falta diren biak, Leioan eta Gernika-Lumon. Gaurko kanporaketetako talde irabazleek ere finalaurrekoetarako sailkapena lortuko dute.
GERNIKA-LUMO
Nik dakit ba, Karidadeko masokistak eta duranGALDUEK taldeek Gernika-Lumon izango dute saioa gaur iluntzean, 19:00etan hasita, Harizpe txokoan .

LEIOA
Leioakoa izango da talde biren artean jokatuko den kanporaketa bakarra. Bertan Leioatik Leioara eta Far Westeko bertsolariak taldeak batuko dira. Hauek ere 19:00etan hasita.
Finalaurrekoak eta finala irailaren 12an izango dira, Zornotzan.
