Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

DuranGALDUEK eta Far Westeko Bertsolariak taldeak ere sailkatu dira finalaurrekoetara

2026/06/16
Irailaren 12an, Zornotzan, izango dira finalaurrekoak eta finala, eta asteburu honetako bi kanporaketetako irabazleak ere sailkatu dira.

GERNIKA-LUMO

Nik dakit ba, Karidadeko masokistak eta duranGALDUEK taldeek Gernika-Lumoko Harizpe txokoan jokatu zituzten barikuan hiru saioak, 19:00etan hasita. Saioak arinak izan dira, eta giro onean jokatu dira. 

2026-06-12 Gernika-Lumo

LEIOA

Leioakoa izan da talde biren artean jokatuko den kanporaketa bakarra. Bertan Leioatik Leioara eta Far Westeko bertsolariak taldeak batuko ziren, eta hiru saio jokatu zituzten, Kazu, Zeuek eta Kurkudi tabernetan. Hiru saioak jokatuta puntu gehien batu zituen taldea Far Westeko Bertsolariak izan zen. 

2026-06-12 Taldekakoa. Leioa

Finalaurrekoak eta finala irailaren 12an izango dira, Zornotzan. 

 

Taldekakoa 2026. Gernika-Lumo